Niniak. Jolas, formula, ipuin eta kanten bilduma
Haur hizkera eta esamoldeak, sehaska kantak, euskarazko ipuinak eta poematxoak… Umearen mundua aberasteko gauza zoragarriak dira horiek guztiak, irudimena eta sormena pizteko baliagarriak izateaz gain.
Atal honetan ezagutzen ez zenituzten baliabide ugari topatuko dituzue. Haurra jaio ondoren, “kaosa” etorriko da etxera, beraz komeni da aurreikuspenez zuen bildumatxoa osatzeko hauek ezagutzea, kuxkuxeatzea, gustukoak aukeratzea eta ikastea.
Ezin hobeki etorriko zaizkizue eguneroko errutina askotan. Hemen duzue eranafarroa.eus-en baliabideen ataleko hautatuen zerrenda:
Jolasak eta Solasak bideo-tutorialak niniekin ongi pasatzeko
Niniekin egiteko bestelako kanta eta jolasak
Niniekin egiteko jolas bilduma gehiago, 0-5 adinerako audio-ipuinak...
Din-dilin-dan
Pello Añorgaren Din-dilin-dan liburuaren edukia bideoz: jolasak, poemak, kantak, formulak, konjuruak, errituak (Denonartean argitaletxea).
Xaldun Kortin bilduma
Ume txikiak (0-6 urte) dituzten familientzako jolas eta kanta bilduma ezin aproposagoa: lokartzeko eta zotz egiteko, eskuekin eta behatzekin jolasteko, mina arintzeko…
Azalerako ipuinak
Ahozko tradiziotik eta literaturatik jasotako errimak, ipuin ttikiak, abestiak, altzo-jolasak, esku-jolasak… Maria Uriartek eta Saroa Bikandik egin dute 0-5 urteko umeentzako. Hemen ipuinen letrak eta azalpenak.

