Bi hizkuntza edo gehiago hitz egiten duten familietako haurrak elebidunak edo eleaniztunak izanen dira.

Mundu osoan egoera aski arrunta da familia batean hizkuntza bat baino gehiago hitz egitea. Zuena ere horietako bat baldin bada, seme-alabei jaiotzen direnetik egiezue hizkuntza batean baino gehiagotan, lasai ederrean gainera. Izan ere, familia da hizkuntzak transmititzeko modurik naturalena, egokiena eta errazena.

Ahozko gaitasunari ekin aurretik, haurrek ez diote ingurunea aztertzeari uzten. Etengabe ari dira ondoan dutena behatzen eta memorian gordetzen. Soinuekin ere berdintsu jokatzen dute, alegia aditutako guzti-guztia gordetzen dute, izan hizkuntza batean edo bestean. Hala bada, prest daudenean, bi hizkuntzetan hitz egiten hasten dira. Ohikoa da hasieran hizkuntzak nahastea, baina laster bereizten hasten dira, erraz gainera, baita hizkuntza bakoitza norekin eta noiz erabili behar duten ere. Alegia, haurrak poliki-poliki hasten dira, bakoitzak bere martxan, pertsonak eta egoerak hizkuntzekin identifikatzen. Eta horrela, hizkuntza bata zein bestea modu naturalean erabiltzen dute. Gainera, frogatuta dago beraiendako egoera erabat normala dela.

Beraz, elebitasuna txiki-txikitatik emateko, agerikoa da familiaren hizkuntza-ohituren garrantzia. Izan ere, ohiturak ongi finkatzen badira, haurrak egoera hori normaltasun osoz biziko du, eta ongi ikasiko ditu etxean erabiltzen diren hizkuntzak. Hori dela eta, bikoteko kide euskaldunak seme-alabei jaiotzetik egin diezaiela euskaraz, etxean zein kanpoan. Horrela, euskara etxean jasotzen duten haur guztiek bezala, hizkera aberatsa izanen dute, baita hizkuntza horretan aritzeko erraztasun handiagoa ere. Bikoteko beste kideak ez badaki euskaraz edota hizkuntza horretan mintzatzeko mugatuta sentitzen bada, egin diezaiela bere hizkuntzan lasai ederrean. Kasu horretan, garrantzitsuena da umeari euskararekiko jarrera positiboa erakustea, hizkuntzarekiko maitasuna eta interesa agertuz. Bide horretan laguntzeko, webgune honek hainbat baliabide eskaintzen ditu, baita euskara eguneroko errutinetan sartzeko hainbat gomendio ere.

Eta, nolanahi ere, euskara ikastea benetan planteatzen ari denak, bere herriko Euskara Zerbitzuan informazioa eska dezake, bai ikastaroen, ikas-modalitateen zein diru-laguntzen inguruan.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat