Jolasean_Blai

 

Gurasoentzako informazioa:

Interneten haurrentzako proposamen ugari dago euskaraz eta horren lekuko da era.eus-en BALIABIDEAK atala. Bertan material asko bildu eta sailkatu da, familiendako txukun, eroso eta erabilgarri aurkezturik.

Honako jolas hau baliabide horien hautaketa bat da, oporretarako dinamika bat proposatzen duena: Altxorraren uhartean barrena ibilbide bat egitea. Haurrak bakarrik zein gurasoekin batera aritu daitezke.

Dinamika:

Egunero, edo bi egunean behin, edo egoki ikusten denean, laukitxo bat aurrera egin behar da. Horietako bakoitzean kultur proposamen bat edo bi dago. Iraupena da bien arteko aldea, proposamen motzak eta luzeak baitaude. Haurrarekin gozatu bideo-ipuinak, emanaldiak (zinema, antzerkia, musikalak…), bideoklipak, App-ak… edo ireki sorpresa kutxa! Nork daki zer topatuko duzuen bertan!

Zein laukitan zabiltzaten gogoratzeko, PDF-a zuribeltzean ere deskargatu daiteke eta inprimatu. Egongelan edo sukaldeko mahaian utzi udan zehar, beti-bistan edukitzeko. Egiten edota ikusten dituzuen kultur proposamenen laukitxoak “X” batekin markatu edo koloreztatu, eta horrela jarraipena egin ahalko diozue ibilbideari. Bukaerara iristean, X handian sakatuta, sorpresa bat topatuko duzue. Bakarka zein gurasoekin batera egiteko azken urratsa da. Galdera labur batzuk bete eta zozketa batean parte hartu ahalko duzue.

Esker mezua.

ERA.eus-ek Josalean Blai mahai-jokoa sortu du, baina, kultur proposamenen atzean sortzaileak daude, jakina. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu, denon eskura jartzeagatik tamaina honetako kultur ekoizpena. Bide batez, gurasoak gonbidatzen ditugu kultur baliabide zehatz bat bereziki gustuko izan dutenean, haren sortzailearen youtube kanalean edo webgunean galtzeko. Altxorrez beterik dago sarea!!

 

Hemen “Jolasean Blai” osoa deskargatzeko moduan

Hemen “Jolasean Blai” zuribeltzeko formatuan

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat