ARG: Pexels/alena
Erananafarroa_mutikoa eta aitona gitarrarekin
BALIABIDEAKETXEAN

10 urtetik gorakoentzako zuzeneko kantu bilduma

ERAk zuzenean eskainitako kantu bilduma bat prestatu du, gaztetxo musikazaleentzako oso egokia, eta dagoeneko ERAren Youtube kanalean ikus daiteke.

Haurtzaroan asko dira musikarekin gozatzen duten umeak. Lehen urteetan haurrentzako musika entzun ohi dute, baina adinean gora egin ahala bestelako gustu batzuk hartzen dituzte, gehienetan komunikabideen, lagunartearen edo anai-arreba zaharragoen eraginez.

Haurtzarotik nerabezarora salto egiten duten garaia izaten da hori, eta adin horretan gaztetxoak berezko identitatearen eta autonomiaren bila hasten dira, eta beste hainbat esparrutan bezala, musikan ere haientzako erakargarriak diren erreferenteak jarraitzen hasten dira. Musikazaleak diren gaztetxoak, haien gustuko talde edo abeslariak jarraitzen hasiko dira eta horiekin eta horien zaletuekin ere identifikatuko dira.

Azkeneko urteetan, bistan denez, musika entzuteko modua asko aldatu da, batez ere belaunaldi gazteen artean. Gaur egun musika ez dute diskoetan edo bestelako euskarri fisikoetan entzuten, internet bidez baizik, esaterako Spotify edo Youtuben. Youtuben, gainera, musika entzuteaz gain, ikusi ere egin daiteke, eta horrek erreferentzialtasuna duten musikariekiko lotura handitu dezake.

ERAk, sortu zenetik, garrantzi handia eman dio euskarazko musikari eta, hain zuzen ere, baliabideen atalean espazio berezi bat du Musikak. Oraingoan musikazaleak diren 10 urtetik gorako gaztetxoentzako zuzeneko kantez osatutako bilduma bat osatu du ERAk. Bilduman zuzeneko musikak duen magiaz goza daiteke, pop, rock, reggae, rap eta beste hainbat musika estiloko kantuak entzunez.

Musika begietatik ere sartzen delako, sakatu PLAY!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat