Halloween ezaguna mundu osoan gailendu baino lehen, tokian tokiko ospakizunak agertu dira azken urteotan.Euskal Herriak ere badu bere tradizio bereizgarria: Gau beltza edo Arimen gaua. Honek, gure arbasoen ohiturak ezagutzeko, euskaraz bizitzeko eta familian zein herrian bizipen berriak sortzeko aukera eskaintzen du.
Euskarak seme-alaben egunerokoan presentzia izan dezan aukerak bilatzea da guraso aktibo izateko gakoa. Zapore anitzetako errezetak daude. Bilatu zure osagaiak, nahastu gustura eta egin zure errezeta!
Ikasturte berriak, euskaraz bizitzeko aukera berriak eskaitzen ditu. Euskara ez da eskolan erabiltzen den hizkuntza bakarrik; eguneroko bizitzan ere lekua izan behar du.
Jolasak eta Solasak bilduma kalean, plazan, eskola atarian edo lagunartean euskaraz jolasteko baliabide praktikoa da. Bideo guztiak ERAren YouTube kanalean daude ikusgai, transkribapenekin eta, nahi izanez gero, gaztelaniazko azpitituluak aktibatzeko aukerarekin.