Eleaniztasuna helburu. 7:24. Zer nahi dugu haurrentzat, eleniztasuna ala eleaniztasun orekatua? Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Zein dira motibazioak? Nola banatzen da haurraren denbora etxearen, eskolaren, eta plazaren artean?

Hizkuntzekin eta euskararekin harremana. 9:43. Etxeko hizkuntzan oinarri ona izateak zer abantaila ematen du? Euskara aberatsa eskaini nahi diogu, euskalkia erabiltzeak lagunduko al digu horretan? Gure euskara maila ez bada hain ona, eginen al diogu euskaraz? Eta beste hizkuntzekiko harremana nolakoa izatea komeni da? Nola lagundu euskara bizipen edo esperientzia erakargarriekin lotzen? Garrantzitsua al da?

Gurasoak eredu hizkuntza ohiturekin ere. 8:29. Hizkuntza batean ala bestean egitea, soilik unean uneko apetaren araberakoa da? Gurasoak ezin du haurraren hizkuntza joera erabaki, baina zer egin dezake? Ba al da formula magikorik hizkuntza ohiturak aldatzeko? Eta zer egin kontraesanekin?

Hizlaria: Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzailea da, Ebete hizkuntza-zerbitzuak erakundearen sortzailea. Ebetek haur eta nerabeen euskararen erabileran, gaitasunean eta jarreretan eragiteko estrategiak eta tresnak lantzen eta eskaintzen ditu. Iñakik formazio saioak eskaintzen ditu irakasle eta eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileentzat, baita gurasoentzako hitzaldi eta lantegiak ere. Hizkuntza-ohituretan eragitera begirako hainbat proiektu eta ekimenetan ere parte hartzen du.

Bideo-pilulak, minutu t'erdian:

“Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka” hitzaldia ERA Eskolen lehen edizioan eskaini zen, 2020ko azaroan. Hitzaldian jorratutak gaiak hiru bideo-laburpen hauetan jaso ditugu. Hauetan seme-alabek hizkuntzekin duten harremana aztertuko da modu arin eta atsegin batean. Haurrak eleaniztunak izateko bidean daude, gurasoak haien bidelagun izan daitezke, horretarako aholku eta proposamenak eginen dira, familian seme-alaben hizkuntza-ohiturei oinarri sendoa eskaintzeko.

Hitzaldi osoa, editatu gabe:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat