Euskara eta sareko baliabideak. 11:06. Hemen bideo-barneko aurkibidea eta loturak

Tresna digitalak euskaraz izateak berebiziko garrantzia du. Bideo honetan jarraibide erraz eta labur ugari dituzue, bai tresnak euskaratzeko, bai erabiltzeko modu berriak deskubritzeko:

0:00. Windows sistema eragilea euskaraz jartzeko jarraibideak.
1:56. Ordenagailu bera hainbat lagunek erabiltzen badute, batzuk euskaldunak besteak ez, nola egin?
4:04. Mugikorreko Android sistema eragilea euskaraz jartzeko jarraibideak.
5:16. Chrome eta Firefox nabigatzaileak euskaraz jartzeko jarraibideak.
7:38. Google eta Qwant bilatzaileak euskaraz jartzeko jarraibideak.
8:51. Nola irakurri, adibidez, The New York Times euskaraz? Euskara automatikoki itzultzeko.
9:32. Kartel bat euskaraz irakurri nahi? Argazki baten bidez, nola euskaratu mugikorretik.

Google tresnak hezkuntzan. 16:57. Hemen bideo-barneko aurkibidea eta loturak

Egun Google tresnak ezinbesteko bilakatu dira hezkuntzan, eta horiek erraz jarri daitezke euskaraz. Bideo honetan topatuko dituzue tresna horien funtzionalitate ugari:

0:00. Googleko tresnak euskaraz jartzeko jarraibideak.
1:06. Nola hasi saioa Google tresnetan ikasleen kontuarekin?
1:27. Drive tresna nora erabili.
4:04. Calendar, dokumentuak edo oharrak sortu.
5:49. Drive tresna telefonoan.
6:26. Gmail edo eposta nola erabili.
9:43. Classroom nola erabili.
16:13. Classroom telefonoan.

Zibersegurtasuna. 11:26. Hemen bideo-barneko aurkibidea eta loturak

Honako bideoan oinarrizko aholku ugari azaltzen dira, helduentzat, baina baita gurasoek seme-alabei eman beharreko hezkuntza digitalaren hastapenak ere, komunikazio tresna horiek behar bezala erabil ditzaten:

0:00. Antibirusa eta aplikazioak nondik jaitsi.
0:50. Oinarrizko aholkuak: mezu elektronikoak edo e-mailak.
1:52. Oinarrizko aholkuak: irakurri gabe onartzen ditugun baldintzak.
2:44. Oinarrizko aholkuak: nabigazioa Interneten.
5:15. Pasahitzen erabilera.
6:17. Oinarrizko aholkuak: bideodeiak.
7:48. Internet bidezko komunikazioa, txatentzako oinarrizko aholkuak: testuinguru faltagatiko gaizki ulertuak, “idazten dugun guztia betiko geratzen da” eta argazkien erabilera.

Hizlaria: Julen Linazasoro 2010etik ari da ikastetxe eta enpresa ezberdinetan tresna digitalak nola erabiltzen diren irakatsiz. 10 urte baino gehiago haur eta gazteekin lan egiten aritu ondoren, mundu digitalean adin txikikoek aurkitzen dituzten arazoak ezagutu eta horiek saihesteko formazioak ere ematen ditu. Arabako “Har ezazu kontrola” programaren sortzailea da Vital Fundazioarekin batera. Duela zenbait urte interneteko macsonrisas enpresa eta markaren sortzailea da eta irailean familientzako ikasketa plataforma bat sortu berri du.

Bideo-pilulak minutu t'erdian:

“Euskara, sareko baliabideak, Google tresnak eta zibersegurtasuna” hitzaldia ERA Eskolen lehen edizioan eskaini zen. Izan ere, gaur egungo egoerak ikasleak eskolako lan asko etxean egitera behartu ditu. Horretarako, Googleko tresnak erabiltzen dituzte. Tresna horiek euskaraz jartzeko eta sareko zenbait baliabide modu egoki eta seguruan erabiltzeko zenbait aholku ematen dira hitzaldi honetan.

Hitzaldi osoa, editatu gabe:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat