Zinea eta Marrazki bizidunak
Filmak online
Filmak Online
Aisialdirako dugun denboraren zati handi bat telebistaren aurrean pasatzen dugu. Telebistan euskararen presentzia txikia da, baina baditugu marrazkiak eta filmak euskaraz ikusteko zenbait aukera. Beraz, egin lekua euskarazko marrazki eta filmeei!
Filmak liburutegietan
Filmak liburutegietan
Euskarazko filmak eskura daude Liburutegi Publikoetan, batetik maileguan eskatzeko eta, bestetik, bi aukera online ikusteko: Nafarroako Liburutegi Publikoan eta e-liburutegian.
Filmak salgai
Pelikulak erosteko aukera zabala dago eta horietako asko Euskarazko Produktuen Katalogoan bilduak daude.
Filmin kanala
Plataforma honetan haurrentzako pelikulak, fikziozko filmak eta dokumentalak daude. Pelikulak ikusteko ordaindu egin behar da, banaka edo harpidetuta, kuota bat ordainduz. Beharrezkoa da kontu bat irekitzea.
ETB3 Nahieran
ETB3 Nahieran
ETB3 telebista kateak haur eta gazteentzako saioak eskaintzen ditu euskaraz. NAHIERAN aukerari esker azken 7 egunetako programazioa online ikus daiteke: marrazki bizidunak, pelikulak eta saioak norberak nahi duenean. Ikusteko, sakatu “Azken 7 egunak” botoi berdea eta, ondoren, aukeratu ETB3 katea. Hemen, aldiz, datozen egunetarako ETBren programazioa.
ETB3 marrazki bizidunak
Marrazki bizidunak ETB3n
Telebista haur eta gaztetxoen erreferente iturri nagusietako bat da. Euskarazko erreferenteak ere izan ditzaten zaindu behar dugu, esaterako, euskarazko marrazki bizidunen aldeko hautua eginez. ETB3 telebista kateak sorta zabala eskaintzen du, adinka sailkatuta. Hemen Hiru3 app-a.
Marrazki bizidunak eta telesailak
Euskal Encodings Youtubeko kanal berria sortu da, eta haurrentzako euskarazko marrazki bizidunak eta telesailak biltzen ditu.
euskaraz ikusi, euskaraz entzun, euskaraz bizi
Mattin eta Kattalin
Mattin eta Kattalin telesaio bat da, youtuben ikusgai dagoena eta 6 urte arteko haurrei zuzendua.
Ene Kantak ETB3n
Ene Kantak ETB3n
Ene Kantak taldearen telesaioa ETB3-n, Hiru webgunean eta Hiru3 App-an. Egunean bi saio daude: lehena, goizeko 8:15ean da. Bigarrena, aldiz, iluntzeko 20:30ean. Bertan abesti eta dantza-ikuskizunak ematen dituzte, eskolaz eskolako grabaketak eta bideoklipen aurkezpena.
Zer Non Ikusi
Zer Non Ikusi
ZER NON IKUSI webgune bat da. Streaming plataforma ezberdinetan euskaraz dagoena biltzen du webgune honek: haur, gazte, zein helduendako pelikulak, dokumentalak … eta oso erraza da kontsultatzea eta bilatzea. Horrez gain, zinemetako estreinaldien inguruko informazioa ere aurki dezakezu.