Eguneroko errutinak euskararekin lotzeko proposamenaren ildotik, jateko eta garbitzeko uneetan erabiltzeko kanta bana ikastea proposatzen dizuegu orain. Karaoke formatuko bideoetan erraz-erraza izanen duzue.

Xirula Mirula bildumako “Jan, jan eta jan” (Imanol Urbieta eta Kontxi Aizarna)

Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan
Edan, edan, edan
Egarririk zaudenean.
Belarriek jan nahi dute
gosez daudela diote
soinuak jaten dituzte
nik behintzat hala dut uste.

Takolo, Pirritx eta Porrotxen “Riki riki”

Xalala! Riki riki!
Xalala! Rikiri!
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin.
Hartu esponja ta xaboitu
burua busti
Igurtziz garbitu
txilbor eta titi.
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.
Xalala! Riki riki!
¡Xalala! Rikiri!

Haur hiztegia:

Gogoratzen aurreko batean haur hizkeraz esan genuena? Ba, jateko kontuetan ere aberatsa da euskarazko haur hiztegia. Saiatuko zarete bi zutabeetako hitzak lotzen?

EUSKARA

a) Arrautza
b) Biberoia
c) Esnea
d) Haragia
e) Janaria
f) Ogia
g) Putz egin
h) Sagarra
i) Ura, edaria
j) Txokolatea

HAUR HIZKERA

1) Lele
2) Fu egin
3) Koko
4) Ñañan
5) Lala
6) Tutua
7) Mama
8) Txitxi
9) Kokolo
10) Papa

Hiztegia trebatzeko memory edo memorama:

Normalean, zerbait ukitu eta manipulatu daitekeenean, are biziagoa izaten da. Eta memorama bat prestatzen badugu?

Horretarako, bi orrialde dituen dokumentu hau erabil dezakezu (PDF – Memorama, inprimatzeko). Lehenengoan irudiak dituzu, eta bigarrenean onomatopeiak. Inprimatu bi orrialdetan, moztu laukitxoak, jarri ahozpez mahai gainean eta jolastu!

Helburua da irudia partekatzen duten bikoteak eta dagokien onomatopeia aurkitzea, memoria erabiliz. Hau da, lehenbizi txartel bat jasotzen duzu eta bere bikotea non dagoen gogoratzen baduzu, hori ere irauliko duzu. Bat baldin badatoz, agerian utziko dituzu, bestela berriro irauli eta dinamikarekin jarraituko duzu.

Gutxienez bi lagunek jokatzen baduzue, txandaka ere joka dezakezue… ea nork osatzen duen bikote gehien! Edo “katamotza” proba dezakezue: jarri irudia duten txartel guztiak mahai gainean, denen bistan eta eskura. Egin karta sorta bat onomatopeiekin, banaka altxatu, eta topatu dagokion irudia. Dagokion irudia lehenago hartzen duenak puntua irabaziko du!

Ariketa bera baina irudiak eta haur hizkera lotuz:

Lele
Fu egin
Koko
Ñañan
Lala
Tutua
Mama
Txitxi
Kokolo
Papa

Erantzuna:

HAUR HIZKERA / EUSKARA:

Koko / Arrautza
Tutua / Biberoia
Lele / Esnea
Txitxi / Haragia
Nañan / Janaria
Papa / Ogia
Fu egin / Putz egin
Lala / Sagarra
Mama / Ura, edaria
Kokolo /Txokolatea

Online memory-an ere ikas ditzakezu hitzak: