Hizkuntzaren hastapenean haurrek esanahi gabeko soinuak eta oihu txikiak egiten dituzte. Testuinguru horretan onomatopeiak hasten dira soinu zehatzak eta ekintza edo esanahiak lotzen. Esan daiteke, beraz, onomatopeiek zeregin garrantzitsua dutela hizkuntzaren jabekuntzaren lehen urratsetan, indar komunikatibo handia dutelako.

Kultura bakoitzak esleitu ditu soinu zehatzak animaliek egindako soinuei edo gure gorputzak sortutakoei, esaterako.

Erronka txiki bat jarriko dizuegu: haurrarekin egunerokoan erabiliko dituzuen onomatopeiak ikastea. Jarraian, lehen hamabiak ia konturatu gabe ikasteko jolasa proposatzen dizuegu.

Bikoteak egin: lotu onomatopeiak eta esaldiak (erantzunak amaieran)

1) Ijiji, Kar-kar
2) Danba!!
3) Korrok!
4) Fu
5) Kas-kas
6) Plisti-plasta
7) Tak
8) Tipi-tapa
9) Turrut
10) Traka-traka
11) Atx, ai
12) Klun-klan, kun-kun

A) Urratsez urrats ibiltzea
B) Putz egitea
C) Atea jotzean
D) Kolpe handia
E) Mina hartzean
F) Puzkerraren hotsa
G) Trostan jolasean
H) Barre egitean
I) Sehaskaren soinua
J) Kolpe txiki edo arina
K) Korrok egin
L) Eskuz edo oinez ura jotzean

Bikoteak egin: lotu onomatopeiak eta irudiak

Ijiji, Kar-kar
Danba!!
Korrok!
Fu
Kas-kas
Plisti-plasta
Tak
Tipi-tapa
Turrut
Traka-traka
Atx, ai
Klun-klan, kun-kun

Animalien eta "kaka egiteko moduen" onomatopeiak:

Dena dela, animaliek egindako soinuak adierazteko sortu ditugu gizakiok onomatopeia gehien. Haurren ipuin eta kantetan askotan aurkituko dituzue horrelakoak. Euskaraz nola adierazten diren jakin nahi duzue? Ikusi Berriaren bideoa:

Izugarri aberatsa da onomatopeien mundua. Kaka egiteko moduak ere izan daitezke adibide jostagarria!!

ERANTZUNAK

ONOMATOPEIAK
1) Ijiji, Kar-kar
2) Danba!!
3) Korrok!
4) Fu
5) Kas-kas
6) Plisti-plasta
7) Tak
8) Tipi-tapa
9) Turrut
10) Traka-traka
11) Atx, ai
12) Klun-klan, kun-kun

ESALDIA
1) Barre egitean
2) Kolpe handia
3) Korrok egin
4) Putz egitea
5) Atea jotzean
6) Eskuz edo oinez ura jotzean
7) Kolpe txiki edo arina
8) Urratsez urrats ibiltzea
9) Puzkerraren hotsa
10) Trostan jolasean
11) Mina hartzean
12) Sehaskaren soinua

IRUDIA
1) Haurra barrez
2) Haizeak atea ixtean
3) Haur bat ahoa irekita
4) Haurra putz egiten
5) Ukabila atea jotzen
6) Haurra ur putzuan jauzika
7) Haurraren arroparen krisketa edo mahaia leun kolpatzen
8) Haurra oinez, gurasoaren eskuetatik
9) Ipurdi bat “haizea” botatzen
10) Haurra gurasoaren zangoen gainean
11) Min hartutako haurra
12) Sehaska kulunka

Jolastu memory-an eta haur hizkerako hotsen onomatopeiak ikasteko!