Aurpegi-margoketa: Gau Beltza
Non: Zizur Nagusia. Erreniegako aterpe gorria.
Halloween esaten diote anglosaxoiek. Latinoamerikarrek, berriz, Hildakoen eguna. Gurean Arimen Eguna, edo Gau Beltza izena eman zioten aitatxi-amatxiek (gehiago jakin nahi? «Neguari hasiera emateko kalabazak eta txinurriak»). Hildako senide eta lagunak omendu eta gogoratzeko eguna. Asteartean, urriak 31, 16:30ean Erreniegako aterpe gorrian, nahi duten haurrek aukera izanen dute haien aurpegia margotzeko Gau Beltza motiboarekin. Eskolako guraso batzuek eta Dindaiako begiraleek makillatuko dituzte haurrak: Gau Beltza, euskaratik eta euskaraz, ikuspegi komunitarioa, naturari lotua, iluntasunaren festa, beldurrak gainditzeko bidea.
Eta zuk, guraso, asteartera arte zer egin dezakezu? Baga, asteburu honetan etxeko txikiekin zuen kalabaza prestatu (kalabaza tailerra youtuben); biga, Gau Beltza beldurrezko ipuina ikusi etxekoekin; edo, higa, «Halloween edo Arimen Gaua euskaraz ospatu» artikuluan topatu duzun Hotzikarak seriea entzun seme-alabekin (10-12 urterako egokia).
Eta gainera, ikasi nahi duzu aurpegiak margotzen eta astearteko aurpegi-margoketan parte hartu? Hala bada, idatzi euskara@zizurnagusia.eus euskara zerbitzura.

ERA

