ETXEAN

Halloween edo Arimen Gaua euskaraz ospatu

Arimak, gure artera itzultzen diren arima galduak;

Kandelak, etxe sarreran arima galduei bidea argitzeko kandelak;

Kalabazak, udazkenean jaso, hustu eta izu aurpegiz modelaturiko kalabazak, barruan kandela gordeko dutenak;

Beldurra, itzuli diren arimek ekarri eta ahoz-aho eta bolo-bolo dabilen beldur planifikatua, beldur handia;

Mozorroak, izpiritu gaiztoak uxatzeko mozorro eta maskarak;

Iluna, uda sasoia bukatu eta egunari tokia kenduko dion iluna;

Hildakoak, hildakoak bueltan;

Halloween! Arimen Gaua!

 

Bazter guztietan ezaguna da Halloween. Haren benetako jatorriaren bila has gintezke, eta orduan deskubrituko genuke Estatu Batuetakoa baino jatorri zeltiarra duela. Hartara, ondorioztatuko genuke irlandesek Estatu Batuetara eraman zutela beste hainbat tradizioekin gertatu den bezala. Mitologian barruratuz gero, udaren bukaerari estuki loturik dagoela ikusiko genuke, neguaren hasierari, eguzki orduen urritzeari. Alegia,  iluntasunaren garaiari. Eta nahi adina sakondu genezake.

Nola edo hala, ospakizuna errotzen ari da toki askotan. Hemen ere, atzera begiraturik, berehala ikusten da urriaren 31 eta azaroaren 1aren inguruko ospakizunak berriak ez direla. Egia da azkenaldian indar handia hartu duela eta haur askok gustura parte hartzen dutela. Hori dela eta, une aproposa da seme-alabekin euskaraz gau polita pasatzeko. Izan ere, beldurrezko istorioek horretarako bide ematen dute. Edo, familian egin beharrean, lagunekin konpartitzeko plana ere izan daiteke, hizkuntza oso modu ludikoan praktikatzeko ezin hobea.

Horri begira, esate baterako, Gaubeltza.eus webgunea dago. Bertan zenbait baliabide eskaintzen dira Arimen Gauaren ospakizunetan murgiltzeko: beldurrezko kontakizunak, kalabazak apaintzeko tailerra, beldurrezko makillaje-teknikak ikasteko bideoa…

10-12 urtekoentzat ere badira hainbat baliabide, Hotzikarak audio-seriea esate baterako:

Anbulantzia bat elurretan

Bateri hotsak saguzarrak aztoratzen ditu

Dejà vu

 

 

Istorioen iturria: Ikasbil