Laster antzerkia, zinema, ipuinak, musika, arte plastikoak eta dantza ohiko areto eta plazetara itzuliko dira eta haur eta helduok zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukera berreskuratuko dugu. Horrekin batera, ERAko agenda ohiko funtziora itzuliko da: herriz herri programatutako emanaldi eta ekitaldien berri zabaltzea, haurrek eskurago izan ditzaten sormena eta hizkuntza gaitasunak elikatzeko horren garrantzitsuak diren kultur adierazpideak.

Beraz, maiatzarekin batera, martxoaren 18an hasitako “Eguneko kultur proposamena” bukatuko da. Ez da proposamen berririk gehituko, baina aste hauetan osatutako bilduma ERAn geldituko da, gurasoek sarean eskura dauzkaten baliabideen adibide gisa.

Eta gaur, ongi bukatzeko, Huntza talde gaztearen kanta arrakastatsua: “Buruz Behera”.

Gozatu kulturaz familian eta lagunartean!

 

Kultur proposamen guztiak

Apirila 6 @ 08:00 — Ekaina 15 @ 00:00
08:00 — 00:00

ERA