Noiz: 2025/03/15etik 05/31ra.
Non: Lizarra. Herriko liburu-dendak eta liburutegia.

Euskal literatura eta tokiko merkataritza sustatzeko IGBO kanpaina

IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU (IGBO), liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, DRAGON COMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.

IGBO kanpaina GAREAN Euskaldunon Elkarteak antolatzen du, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntzarekin eta Udalaren babesarekin. Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da indarrean eta honako helburuak ditu:

– Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea.
– Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea.
Bertako merkataritza sustatzea.
Euskarazko liburuak ezagutaraztea eta haien salmenta areagotzea.
– Liburutegi publiko, liburu-dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak eta partaide guztien arteko harremana bultzatzea.

2025eko IGBO kanpainaren ekitaldi osagarriak:

  • Apirilaren 8an literatura solasaldia Juan Luis Larrazarekin (helduak)
  • Apirilaren 24an ipuin kontaketa musikatua Amelirekin (haurrak)
  • Apirilaren 29an, literatura solasaldia Nagore Irazustabarrenarekin: Historia ala istorioa? (B1 mailara egokitutako liburua)

Eta familiek, nola sustatu dezakete haurren irakurzaletasuna? Intza Alkain Galtzagorri elkarteko kideari galdetuz gero, honakoa erantzun ohi du: “Irakurzaletasuna haurrak liburura hurbiltzea da, beraiek nahi dutelako, eta gogoz, alegia, haurrek liburuak beraien kabuz irekitzea eta irakurtzen disfrutatzea. Eta ez hori bakarrik, hori ohitura bihurtzea ere”. Hemen lagungarri izan daitezkeen sei gako.

Martxoa 13 @ 23:55
23:55 — 00:55

ERA