Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Juanba Berasategik euskarazko lehen animaziozko film luze hau zuzendu zuen 1985. urtean. Kalabaza tripontzia mugarria izan zen euskarazko animazioan. Teknikoki aspaldikoa dela nabari bada ere, Koldo Izagirreren gidoiak lotutako istorioek ez dute ikusleak harrapatzeko gaitasunik galdu.

Espazioan dagoen satelite bibotedunak erakutsiko du Kalabaza Tripontziaren mundua. Mundu magiko honetan animaliak, Tartalo begibakar ipurterrea, Kukubiltxo txiki eta bihurria eta Galtzagorri bizi dira.
Euskal ipuin eta kondaira tradizionaletako heroi eta pertsonaiarik adierazgarrienak, hitzaren bitartez gidatuak.

Musika Oskorri taldeak jarri zuen.

 

 

Apirila 6 @ 23:00 — Ekaina 15 @ 00:00
23:00 — 00:00

ERA

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat