ETXEAN

Nor da Juanba Berasategi?

Euskarak, zorionez, pertsona aitzindariak izan ditu kulturaren alor askotan. Era.eus-en horietako batzuk ezagutzeko aukera izan dugu: Marijane Minaberri, Imanol Urbieta, Olatz Zugasti, baita Oskorri ere; besteak beste musika, pedagogia, antzerkia, ipuingintza, komikigintza, poesia… landu dituzte. Gaurkoan Juan Bautista Berasategi -edo Juanba Berasategi- zinemagilearen txanda dugu.

Berasategi aitzindaria izan zen animaziozko filmak euskarara ekartzen; 26 urterekin Ekialdeko izarra (1977) film laburra aurkeztu zuen Zinemaldian eta, ondoko urteetan,  Fernando Amezketarra (1979) eta Kukubiltxo (1983) egin ondoren, euskarazko lehen animaziozko film luzea zuzendu zuen: Kalabaza tripontzia (1985).

Film luze horrek belaunaldi batengan arrastoa utzi zuen. Pelikula horretan era xarmangarrian txandakatzen dira euskal mitologiako eta ipuinetako pertsonaien istorioak Kalabaza Tripontzia izeneko planetan. Eta, animazio-teknika aspaldikoa dela nabari bada ere, xarmanta izaten jarraitzen du, eta gaur egun ikusita ere liluratuta geratzeko moduko narrazioa eta istorioa ditu. Honela jaso zuen 2015ean Uxue Arzelusek zinea.eus-en idatzitako kritikan: “Haurra nintzela (…) ez nituen istorio guztiak ulertzen, ezta zein lotura zuten batak bestearekin ere, baina espazioan harri baten gainean eserita zegoen gizon biboteduna hitz egiten hasten zen uneoro hipnotizatuta gelditzen nintzen”.

Hurrengo urteetan Ipar haizearen erronka / Balearenak (1991), Karramarro Uhartea (1998), Ahmed, Alhambrako printzea (1997), Alhambrako giltza (2002) edo Barriola, San Adriango Azeria (2008)  lanak zuzendu edo editatu zituen, baita Fernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirrita bertsolarien animaziozko telesailak ere.

Animaziozko filmetan zuzendari izateaz gain produktore-lanak egin zituen, ilustratzaile izan zen eta Lotura Films zinemagintza enpresako zuzendari aritu zen. Sektorearen profesionalizazioaren bultzatzaile, egile eskubideen babesle, langile nekaezina izan zen euskal zinemagintzaren alorrean.

Kalabaza Tripontzia (1984, film osoa)

Karramarro Uhartea (1998, film osoa)

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat