Espectáculo: Iratxoen kantu sekretuak
Dónde: Irurita. Gizarte Bilgunea
Edad: o-8 años
Organiza: Servicio de euskera del Ayuntamiento de Baztan
Iratxoen kantu sekretuak emanaldiaren bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Pintxo iratxoa 3D abatar elkarreragilea da. Bere unibertsoko sekretuak kontatuko ditu eta baita mundu magikoan murgiltzeko koreografiak erakutsi ere. Pintxok, Mithyk, Lizek, Hurek, Xirak, Maisu Jakintsuak eta gainerako iratxoek kantuz eta dantzaz girotuko dute emanaldia pantailatik. Eszenatokian, aldiz, Iñigito txapelpunk abeslaria ariko da gidari, Irati eta Naia Petralanda dantzariek lagunduta. Pintxo abatarra, Ugaitz Alegria aktoreak gidatuko du, zuzenean. Denek ala denek, talde berezi bezain txundigarria osatzen dute, eta magiak gainontzekoa eginen du.
Inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta hunkigarria da Iratxoen Kantu Sekretuak. Nola? Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da.

ERA

