Arg: Pixabay-Nadinedoerle
BALIABIDEAKETXEAN

Eskuekin lanean eta jolasean

Haurrek jolasaren bitartez garatzen dituzte gaitasun ezberdinak eta askotan, gure asmo onenarekin, jostailu ezberdin asko eta gidatuak eskainiz, gaitasun horiek sustatzen ahalegintzen gara. Helduoi ikaragarri kostatzen zaigu jolasean parte hartzea: agenda kontuak direla, etxeko zereginak direla, bestelako konpromisoak direla… Ardurek zaildu egiten digute horretarako tartea hartzea. Txikitako arratsalde luzeak gogora ekartzen baditugu eta aitarekin margotutako kareta, anaiarekin muntatutako hegazkina edo amarekin sortutako liburu kutxa burura etortzen zaizkigunean, orduan ohartzen gara gure seme-alabek ere gustura hartzen dituztela momentu horiek.

Une paregabeak, etxe giroan, lasai eta bestelako kezkarik gabe igarotzen ditugunak. Eta patxada horretan haien arreta eta irudimena landu nahi baditugu, eskulanak beti dira horretarako baliabide aproposak; gogoa eta denbora, besterik ez dugu behar!

Bestalde, jarduera hauen bidez haurrek, besteak beste, motrizitate fina, antolaketa eta ordena garatzen dituzte, arreta jartzen dute eta sormen-lan horretan erne egoten dira, gustura daudelako, lanean eta jolasean.

Esan bezala, gogoa, denbora eta irudimena dira zeregin honetan gure aliatuak, baina laguntza txiki bat behar izanez gero, sarean badira ideia eta tutorial ugari, honakoak esate baterako: koloreak eta animaliak errepasatzeko, frutak ezagutu eta frutekin jolasteko edo/ eta asmakizunak eta formak lantzeko.

Gookapi euskarazko kanal berriak ere eskulanekin gozatzeko aukera ematen du. Bideo honetan makramearekin pultserak egiten ikasiko duzue, baina beste hauek ere topatuko dituzue: apaingarri gaziak etxea dotore uzteko, itsulapikoa amonaren paga ongi gordetzeko, postre goxoak ondoren bapo merendatzeko eta, gainera, urarekin, puxikekin, janari koloratzailearekin…  zientzialari bihurtuko zarete. Ekin lanari!!!

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat