Sator bat lurraren bihotzetik ateratzen.
Sator bat lurraren bihotzetik ateratzen.
KANPOAN

Esperientzia E R R A L D O I A K txikiendako

Ene Kantak talde nafarrak kantu-bilduma berria aurkeztu du eta formatu bereziko ikuskizuna eskaintzera heldu da urte bukaeran. Lau emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen.

Taldea 2011n sortu zen eta ordutik 4 disko argitaratu ditu, denak haurrentzako kantuekin. Oraingoan, Satorjator CD-DVDa argitara eman du, 2018ko azaroaren amaieran. 19 kantuz osatutako bilduma da, kultur eta kirol munduko pertsonen parte-hartzearekin.

Ikuskizun erraldoia Nafarroa Arenan

Eguberriei begira, bada, formatu handiko lau ikuskizun eskainiko ditu eta horietako bat Iruñeko Nafarroa Arenan izanen da, abenduaren 29an. Agendan ikus daiteke informazio zehatzagoa.

Ikuskizun berezi hauetan 32 erraldoik parte hartuko dute, Iruñeko Txantrea, Mendillorri eta Sanduzelai auzoetakoak eta, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz eta Aurizberriko konpartsetakoak.