Negu bete-betean iritsi dira gabonak. Mendiak zurituta eta giro umela kalean; etxean, ordea, epel eta goxo. Etxeko goxotasun horrek seme-alabekin une atsegin asko bizitzeko bidea zabalduko digu eta gabonetako oporrak aproposak dira horretarako. Haurrekin kontu- kontari eta jolasean gozatzeko egun eta ordu asko daude. Etxe giroko une horiek baliatuko ditugu hizkuntza egoera atseginean landu eta barneratzeko, esaterako, elkarrekin ipuin bat irakurriz, pelikula bat ikusiz, igarkizunak asmatuz, gustukoa duten abestia ikasiz, Olentzerok ekarritako joko eta jostailuak estreinatuz… ERAren baliabideen atalean horietako asko eskura dituzue.
Edonola ere, euskaraz aritzeko proposamen ugari dago nonahi, eta opor garaian, gainera, etxe barruan adina aukera dago etxetik kanpo ere. Emanaldi horietako asko bildu ditu ERAk agendan: magia ikuskizunak, pailazoak, album ilustratuen erakusketa, antzerki musikatua, zinema…
Ikuskizun horiez gain, bada bestelako proposamenik ere: herri askotan antolatzen diren jolas tailerrak edo hiri-kanpaldiak. Plan bikainak dira haurrentzako, lagunekin jolastuz eta gozatuz pasatzen dutelako goiza. Era berean, hizkuntzarekin jolasten dute, eta lagunartean, ingurune natural batean euskaraz arituz, hainbat esamolde eta hiztegi berenganatuko dituzte.
Hemen duzue aurtengo gabonetako eskaintza:
HERRIA/ ESKUALDEA | JARDUERA | TOKIA | NOIZ | ADINA | INFORMAZIO + |
Agoitz | Eguberrietan Plastikatzen | Kultur etxea | Abendua 28-30 | 5-12 urte | 948336690
cultura@aoiz.es |
Antsoain | Jolas tailerrak | Lotza kulturgunean | Abendua 28-urtarrila 5 | 5-12 urte | 948382241
euskera@ansoain.es |
Atarrabia | Eskalada, hastapena | Indurain anaiak kiroldegia | Abendua 28-30 | 12 urtetik aurrera | 948355970/ 662031673
juventud@villava.es |
Barañain | Harri-garriak eta Kaligramak | Liburutegia | Abendua 21-22 | 11-12 urte | 948 286 309
euskaraz@baranain.com |
Baztan | Haur txokoa | Elizondo. Lanbide eskola | Abendua 28- urtarrila 5 | 3-12 urte | 689035078
gizartehezitzailea2@baztan.eus |
Berriozar | Ilustrazio lantegia | Kulturgunea | Urtarrila 4 | 9-11 urte | 948300359
euskara@berriozar.es |
Bortziriak | Haur txokoa | Bortzirietako 5 herrietan | Abendua 23- urtarrila 8 | 3-12 urte | 948635036
info@bortziriakgz.eus |
Burlata | Zinea, apaingarriak eta ilustrazioa | Kultur etxea | Abendua 18,29,30 | 3-12 urte | 948238400
euskara@burlada.es |
Eguesibar | Hiri- kanpaldia | Familien Arretarako Zentroa | Abendua 28- urtarrila 8 | 6-11 urte | 948165651
caf-faz@egues.es |
Iruña | Sukaldaritza tailerra | Euskaldunon Biltokia | Abendua 29-30 | 6 urtetik aurrera | 699612124
biltoki@ebiltoki.org |
Iruña |
Sormen tailerrak |
Geltoki |
Abendua 28-30 |
5-12 urte |
http://www.geltoki.red/eu/eguberriko-sormen-tailerrak |
Leitzaldea | Jolas tailerrak | Arano, Areso eta Goizueta | Abendua 23-30 | 14 urte arte | 948510814
laga@iparmank.eus |
Orkoien | Herri kanpaldiak | Gizarte Etxea | Abendua 23- Urtarrila 8 | 3-12 urte | 948321110
euskera@orkoien.com |
Zizur Nagusia | Hiri- kanpaldia | Catalina IP | Abendua 23- urtarrila 8 | 5-12 urte | 948181896
igualdad.berdintasuna@zizurnagusia.eus |
CC BY-SA 4.0