Hamaikagarren astea. Esku jolasak, magalean eta gordeketan.
Umea haztearekin batera gero eta aukera gehiago izanen dituzue elkarrekin jolasteko. Zenbait jolas buruz ikastea oso erabilgarria izanen duzue, abagunea suertatzen denean umearekin jolasaren bidezko plazera konpartitzeko. Oso ezagunak diren bakan batzuk aukeratu dizkizuegu. Ikasi buruz esku-jolas pare bat, magalean aritzeko beste pare bat eta gordeketan jolastekoa.
Esku-jolasak
Txalopin-txalo
txalo ta txalo.
Katutxoa mizpira
gainean dago.
Badago bego,
bego badago!
Zapataxu berriari
begira dago.
(Oskorri. Doktor do re mi)
Txalopin-txalo
txalo ta txalo.
Katutxoa mizpira
gainean dago.
Badago bego,
bego badago!
Zapataxu berriari
begira dago.
(Ahotsak. Ahozko Ondarea)
Harri koskor batekin
hor dabil Martin-tin-tin (bis)
jotzen ditu kas-kas-kas
bata bestearekin,
bata bestearekin
hor dabil Martin-tin-tin.
(Añorga, Din dilin dan)
Eragiozu eskutxo horri,
behin batari eta
behin besteari
(Era. Jolasak eta solasak)
Magalean
Ttinpirrinpittona
ttipittipittona,
egin salto
ttipi-ttipi
ttipittipittona,
hau da gure,
gure-gure
zori-zoriona!!
(Añorga, Din dilin dan)
Sirrin-sarran
domini-pan
zure semea errotan,
errota txiki, errota handi,
eragin dio
pin-pan.
(Añorga, Din dilin dan)
Kanka-kanka-kanka
hanka goian,
Kanka-kanka-kanka
hanka behean,
Kanka-kanka-kanka
hanka biran,
eta kanka-kanka-kanka
… hegan hegan!
(Añorga, Din dilin dan)
Xango mango, Haurra nongo
Ona bada, etxerako
Txarra bada, putzurako, putzurako…
(Azalerako ipuinak)
Arri, arri, mandoko!
bihar Iruñerako,
etzi Zangotzarako.
Handik zer ekarriko?
eraztun bat eriko,
boneta bat buruko,
zapatiko zangoko.
(Ortzadar)
Gordeketan
Itxi begia, itxi begia,
non dago nire aurpegia?
Ireki begia, ireki begia
hemen dago nire aurpegia!

