@Pixabay
BALIABIDEAKETXEAN

Mattin eta Kattalin: haur ttikien lagun kuttunen bideo berriak

Ur tanten gisara, astiro-astiro blaituz, haur ttikiak apurka-apurka murgiltzen dira jolasaren munduan. Hala, mugimendu-jolasak, kantuak, asmakizunak edo hitz-korapiloak oso lagungarri zaizkie harremanak egiteko, hizkuntzarekin trebatzeko edota garapen psikomotorrerako.

@Nafarroako Gobernua

Hori horrela, haur txikienak zorioneko daude, Euskarabideak “Mattin eta Kattalin” telesaioko zazpi bideo berri aurkeztu baititu, 6 urte arteko haurrei zuzenduta. Berrikuntza bat dute, gainera, 2. denboraldiko kapituluek, izan ere,  euskarazko azpitituluekin ikus daitezke hala nahi izanez gero. Era berean, bideo horien laburpenak eta piezen transkripzioak ere ikusteko aukera dago, eta herramienta bikaina izan daiteke euskara ikasten ari direnentzat edota irakasleentzat.

Bideo berri hauek iaz sortutako beste bost atalei gehitu zaizkie, guztira 12 kapitulutako sorta osatuz. Guztietan honako bi pertsonaia hauek gidatzen dute saioa: hezur-haragizko Mattin, Xabi Artieda aktoreak antzeztuta, eta Kattalin azeria, Eva Azpilicueta aktorearen ahotsarekin. 12 atalak ikusgai daude jada Youtuben, hamar bat minutuko iraupena dute, eta bertan kantu, jolas, formula, ipuin edota asmakizunak ikusi ahalko ditugu: mattinetakattalin.eus.

Saioen zein webgunearen diseinuan sinpletasunera jo da, horien asmoa baita etxeko txikienek beren kasa erabiltzeko modukoa izatea. Halaber, gidoien oinarrian “ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, jolas, formula, ipuin, asmakizun eta zirto daude”, hau da, ondaretik bildutakoak. Hortaz, proiektu honek badu balio erantsi hori, “ez dira asmatutako kantu edota ipuinak, gure herrietako adinekoei bildutakoak baizik”.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat