ARG: Pixabay/thedanw
Haurrentzako musika euskaraz
BALIABIDEAKETXEAN

ERAn haurrentzako musika euskaraz

Nork ez ditu buruan txikitako abestiak, eskolan, etxean edo kotxean entzundakoak, eta nola ez, irratian etengabe aditutako udako kanturen bat edo beste.

Musika entzuterakoan umeen erreakzioak askotarikoak dira: batzuetan adi-adi eta mugitu gabe geratzen dira, eta bestetan, aldiz, abestia hasi orduko altxa eta dantzatzeari edo kantatzeari ekiten diote. Musika bitarteko aparta da haurren garapen pertsonal eta sozialerako, haren bidez, besteak beste, memoria, erritmoa eta hizkuntzak landu baitaitezke, ia oharkabean gainera.

Gurasoek askotan bilatzen dute haurrentzako musika euskaraz. Horri begira, ERAk, Musikaren atalean, haur eta familien gozamenerako  kantu-bilduma polita eskaintzen du, osotara 120 abesti baino gehiagorekin, udan entzuteko, kantatzeko eta dantzatzeko aproposak. Sakatu PLAY!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat