ARG: EITB
ikusi MAKUSI, haurrentzako marrazki bizidunak, filmak, telesailak euskaraz
BALIABIDEAK

Ikusi MAKUSI, zer ikusi?… marrazki bizidunak, telesailak, filmak eta beste hainbat eduki berri euskaraz ikusgai!

Zer da MAKUSI? haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala, entrentenimenturako euskarazko edukiak eskaintzen dituena. Denetarik izanen du: marrazki bizidunak eta telesailak, 100 izenburu baino gehiago, 5800 atal, 120 pelikula… 1700 ordutik gora ikusgai, guztia doan. www.makusi.eus webgunean dago eskura euskarazko unibertso digital berria.

Edukiak adinaren arabera pertsonalizatuta eskainiko ditu, eta bakoitzak sustatzen dituen balioen deskribapen fitxa ere erakutsiko du. Hartara, zerbitzu publiko gisa gizartea eraldatzeko apustuari erantzuten dio eskaintza honek. Plataforma berriarekin batera, hiru saio propio estreinatuko ditu MAKUSIk: “Potx eta Lotx, txikienentzako pailazoen programa; “Kalaxka, Aritz Mendiolak eta @anepe.acedo-k aurkeztutako gaztetxoentzako aktualitatezko magazina; eta “Power Up“, euskaraz sortutako fikzioa, bideo-jokoaren mundua oinarri hartuta, nerabeen eguneroko gaiak eta arazoak jorratuko dituena. Marina Ostolaza eta Ibai Ugarte izango ditugu bertan protagonista.

Zer egin behar da MAKUSI ikusteko?
Edukiak ikusteko nahikoa da erregistratzea. Behin egina duzularik, gustuko atalera joan, aukeratu marrazki biziduna, pelikula dena delakoa eta sakatu. Ondoren haurran adinaz galdetuko du: 0-4 urte, 5-7 urte edo 8tik gorakoa. Horietako bat hautatuz gero, adin horri dagozkion atalak ikusiko ditu neska-mutikoak, eta ez beste adinetakoei eskainitakoak. Horrekin gune segurua sortu dute MAKUSIn, gurasoen lasaitasunerako.
Horrekin batera,  plataforma berri hau gailu nagusienetan ere eskuragarri dago: webgunean, mugikor eta tablet-etan (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita); EITBko hbbTV zerbitzuan (botoi gorria). Laster Smart TV telebistetan ere ikusgai egongo da (Samsung eta LG marketan) eta chromecast gailuan edo norberaren Android gailutik TVra cast egiten.

          

MAKUSI Kluba
Umeen MAKUSI Kluba ere sortu dute eta abantaila ugari eskainiko ditu: zozketak eta lehiaketak, ikuskizunetarako sarrerak, erabiltzaile-txartel digitala… Bertako kide egitea doakoa da. Gainera, kaleko ekitaldien agenda propioa ere eskainiko du MAKUSIk, eta merchandising esklusiboa zein sare sozial propioak (Instagram eta Tik Tok).

CC BY-SA 4.0

 

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat