Udako oporretan, haur eta gaztetxoek ohi baino denbora libre gehiago izaten dute eta, batzuetan, telebista edo bestelako pantailen aurrean ematen dituzte orduak. Plataforma digitalek telebista klasikoari lekua hartzen dioten heinean, euskarazko edukiak biltzen dituen Makusi plataformak entretenimendurako marrazki bizidunez, telesailez, filmez eta beste hainbestez gozatzeko aukera eskaintzen digu. Eta guztia www.makusi.eus webgunean doan!
Makusin, besteak beste, Potx eta Lotxen bigarren denboraldiaz gozatzeko aukera dago, bai eta Kalaxka eta Power Up-en bigarren denboraldiez ere. Horretaz gain, Basakabiko ateak zabalik daude Go!azen 11rekin, eta laster 12. denboraldia ere argitaratuko da.
Ladybug, Txakur patruila, Ninja Dortokak, Loa eta Laia, One Piece eta hainbat telesail paregabe aurki daitezke plataforman. Ekoizpen propioko bi telesail berri ere estreinatu dira aurten, Mari sorgin ehiztari eta Ameslarien banda.
Abenturez gain, Irabazi Arterekin emozio ugari bizitzeko aukera dago. Eskaintza etengabe zabaltzen ari da: Erreportaiak, erronkak, elkarrizketak, podkastak…
Eta… Zer egin behar da MAKUSI ikusteko?
Edukiak ikusteko nahikoa da erregistratzea. Behin egina duzularik, gustuko atalera joan, aukeratu marrazki biziduna, pelikula dena delakoa eta sakatu. Ondoren haurraren adina galdetuko du: 0-4 urte, 5-7 urte edo 8tik gora. Horietako bat hautatuz gero, adin horri dagozkion atalak ikusiko ditu neska-mutikoak, eta ez beste adinetakoei eskainitakoak. Horrekin gune segurua sortu dute MAKUSIn, gurasoen lasaitasunerako.
Plataforma hau gailu nagusienetan dago eskuragarri: webgunean, mugikor eta tablet-etan (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita); EITBko hbbTV zerbitzuan (botoi gorria), Smart TV telebistetan (Samsung eta LG marketan) eta chromecast gailuan edo norberaren Android gailutik TVra cast egiten.
Hala, bada, udan ez galdu euskarazko edukiak ikusteko aukera!

