Euskara badakizu
Zure haurrarekin euskaraz egiteko ez duzu inongo tituluren beharrik! Herriko euskaraz egiten baduzu, zure esku dago haurrari altxor hori transmititzea. Ez galdu aukera hori!
Haurrak gaztelania ere ongi ikasiko du, eskolaren bidez zein ingurune sozialaren eraginez (komunikabideak eta abar). Euskararen erabilerari dagokionez, zu zara zure haurraren eredua eta zure erabilera ohiturak erabakigarriak dira berarentzat. Inguruko euskaldunekin euskaraz egiten duzun heinean, hala eginen du zure seme-alabak.