Euskaraz baldin badakizu, seme-alabak etxean bertan euskara ikasiko du, egiten badiozu. Zorionekoa bera!

Euskara pixka bat baldin badakizu, baina nahi duzun guztia esateko tarteka mugatuta sentitzen bazara, lasai, egoera ohikoa da hainbat gurasorentzat. Saiatzea da kontua, baina une zehatzetan eta baldintza erosoetan, horrela espazio berriak irabazten joateko. Adibidez, euskara erabili eguneroko errutinetan:

  • Agurrak edo esamoldeak (egun on, gabon, maitea…) eta adierazpenak (goazen komunera, lolo egitera, etxera).
  • Haur kantak.
  • Haur txikiekin erabiltzen diren jolasak eta kontuak (Eragiozu eskutxoari modukoa).