ARG: Era
jolasak eta solasak
BALIABIDEAK

JOLASAK ETA SOLASAK bildumaren IV. edizioa

Beste sei bideo ekoitzi ditu ERAk aurten ere. Guztira 24 bideoko sorta dago eskura, guztiak bideo errazak eta laburrak dira, eta kalean euskaraz jostatzeko aukera ematen dute.

Izan ere, Jolasak eta Solasak bildumaren helburua baliabide praktikoak eskaintzea da, gurasoek eta seme-alabek egunerokoan izaten dituzten harremanetarako eta egunerokoan sortzen diren egoera ezberdinetarako: jolasteko, zotz egiteko, sokasaltorako, denbora pasatzeko, lokartzeko…

Aurten Zizur Nagusian grabatu dituzte sei bideoak bertako hainbat familiekin. Argitaratutako bideo berrien artean goma jolasa dago, esaterako. Eskola atarian, plazan, kalean… ibiltzeko kantu aproposa da, eta sokasaltoan aritzeko bideoek izan duten arrakasta ikusita, goman ibiltzekoak eskaini nahi izan ditu oraingoan ERAk.

Plaza giroan eta lagunartean jostatzeko betiko jolasak dira horiek, eta gurasoek ongi aski ezagutuko dituztenak, gainera. Zenbat aldiz ibili ote ziren haurtzaroan herriko plazan goma saltatu nahian, edo goma lerroek utzitako espazio txikietatik goma ukitu gabe pasatzeko ahaleginetan!! Batzuetan trebezia behar izaten zen halako jolasetan, eta horrek gorputza mugituz ariketa egitea eskatzen zuen. Barre batzuk ere egin izan dira egoera xelebreetan. Denbora pasatzeko modu dibertigarriak ziren eta dira. Horiek denak biltzen ditu goma jolasak gaur egun ere. Orain, gainera, garai batean ez bezala, euskarazko kantuak dituzte jolas hauek. Horrek hizkuntza ere praktikatzeko bide ematen die egungo neska-mutikoei, gustuko jolasetan euskaraz ongi pasatuz.

Bideo guztiak ERAren Youtube kanalean ikus daitezke, transkribaketa eta, behar izanez gero, itzulpena barne.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat