ARGAZKIA: pxhere.com
BALIABIDEAKETXEAN

Musikaren indarra! Kanta bildumak Youtuben

Harrigarria da haurrek nola erantzuten dioten musikari: batzuk dantzan hasten dira, beste batzuk aho bete hortz geratzen dira, musikan erabat sartuta. Esan daiteke esperientzia hori areagotu egiten dela entzuten duen hori ikusteko aukera badu, esaterako, txaranga bat ikusten dutenean kalean, zuzeneko musika emanaldi batean edo pantailan.

Euskarazko abestiak entzutea haurren garapen linguistikorako mesedegarria da, hitzak, ahoskera, esamoldeak eta beste hainbat baliabide linguistiko eskuratzen direlako oharkabean eta modu gozagarrian.

Musikak atal garrantzitsua betetzen du ERAko baliabide atalean. Atari digitala sortu zenetik, hain zuzen ere, hainbat kantu zerrenda entzun daitezke Spotify bidez. Orain, zerrenda horiez gain, Youtuben ere hainbat kantu aukeratu dira, adinaren arabera edo egoeraren arabera antolatuak (urtebetetze kantuak, jolasteko kantuak…).

Has dadila gozamena!

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat