ARG: Nafarroako Bertsozale Elkartea
Bertso eskoletako neska-mutikoak topaketa egunean egunaren harira
KANPOAN

Nafarroako Bertso Eskolen eguna ekainaren 1ean Txantrean

Ikasturte amaieran egiten da Nafarroako Bertso Eskolen eguna. 2025ekoa ekainaren 1ean ospatuko da Iruñeko Txantrea auzoan. Nafarroako bertso-eskoletako 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu bertso-eskolak. 2024-25 ikasturtean 150 gaztetxo inguru aritu dira parte hartzen Iruñerrian, Baztan-Bidasoan, Sakanan, Leitzaldean eta Ultzamaldean.

Bertso-eskoletako saioak urrian hasi eta ekainean bukatzen dira. Taldea astean behin elkartzen da, eta, tarteka, Nafarroako bertso-eskoletako ikasle guztien topaketak antolatzen dira, esaterako, udalekuak, negulekuak edo Bertso Eskolen Eguna.

Bertso-eskolen oinarrian euskara eta komunikazioa daude, hortaz, hizkuntzaren ezagutza indartzeko, erabilera pizteko eta komunikazio gaitasuna lantzeko aukera bikaina eskaintzen du jarduera honek. Baina bertso-eskolak ez dira ohiko eskolak; izan ere, lantzen diren ekintza guztiak jolasen bidez garatzen dira; azken finean, ongi pasatzen duten bitartean lantzen dute hiztegia, ulermena, hizkuntza jarioa, pertsuasioa edo adierazkortasuna.

2025eko Bertso Eskolen Eguna Iruñeko Txantrea auzoan ospatuko da ekainaren 1ean, eta honako egitaraua izanen du (izen ematea esteka honetatik egin behar da).

  • 11:30: 14 urte artekoen Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren finala
  • 13:30: Bazkaria.
  • 14:30: “Gure ahots bideo motz” bideo lehiaketaren proiekzioa eta sari banaketa.
  • 15:15: Iruñeko Alde Zaharrera bisita.
  • 17:30: Bukaera.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat