Neguak baditu arrazoiak etxeko epelean gelditzeko, bai, eta zeinen ongi heldu diren horrelakoetan haurrekin arratsalde bikainak pasatzeko jolasak, jokoak, filmak… Nork ez du ezagutzen, adibidez, DIXIT mahai-jokoa? Bat-bateko istorioak asmatzeko mundiala! Eta, zeinek ez du Ene Kantak-en plataforma digitala faboritoetan jadanik gordea? Horiek eta askoz gehiago eskura daude ERAn, balibideen atalean. Baina, ez gaitzala hotzak etxean iltzatu. Izan ere, eskaintza potoloz jantzirik iritsi da urtarrila eta gustu guztietarako aukerak dakartza: zinema, magia-ikuskizunak, musikalak, txotxongiloak, antzerkia…
Urtarrilak 2 | Urtarrilak 3 | Urtarrilak 4 | |
Antsoain | Zinema: Surfak zoratuta | Zinema: Basalagunak | |
Iruña |
|
Antzerkia: Etxerik txikiena | |
Lezaun | Bertso jasa, bat-bateko jolasa | ||
Lizarra | Zinema: Asto erregea | Zinema: Playmovil | Zinema: Mr. Link, jatorri galdua |
Zizur Nagusia | Txotxongilo eta musika ikuskizuna | ||
Orkoien | Zinema: Oihaneko koadrilla |
CC BY-SA 4.0