ETXEAN

Olentzeroren zain, kantari

Laster izanen dugu hemen Olentzero, eta etortzen denean, ohitura izaten da hari ongi etorria kantuen bitartez egiteko.

Euskal tradizioak, horrenbestez, kantu ugari eta eder askoak sortu ditu euskal pertsonaia estimatu horri harrera egiteko. Herri askotan, Gabon gaua baino lehen, haur eta gurasoak elkartu eta kantu horiek entseatzen dituzte, Olentzeroren etorrera prestatzeko.

Euskal tradiziotik tiraka, baina egungo moldaketak kontuan harturik, ERAk Gabon kanta sorta bat bildu eta bere baliabideen artean jaso du. Zerrenda aproposa izan daiteke Olentzerori itxoiteko aldi hori arintzeko eta, bidenabar, ongi etorrirako kantak entseatzen laguntzeko.

Hortaz, etxeko beroan nahiz lagunartean, kanta horiek abesteko gonbidapena egiten dizue ERAk. Bilduma horretan honakoak dituzue: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Olentzero salda bero, Olentzero eta astoa eta Mari Domingi kantak; Ene Kantak taldearen Ole Olentzero, Urtaro Zuriko Emakumea eta Olentzero; Nahi Ta Nahiez taldearen Olentzero; eta beste kanta zahar eta berri batzuk, besteak beste Hator-Hator, Kas kas atarian, Alaken, Elurra teilatuan, Bizarzuri, Lo dago… Gozatu kantekin!

 

Canciones navideñas

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat