Haur hizkera helduok haurrei hizkuntza irakasteko daukagun tresna da. Keinu eta begiradek lagunduta, mintzatzeko doinua eta modua aldatzen dugu, haurraren ulermena errazteko. Tarteko hizkera bat da, haurra mintzatzen hasten denean erabiltzeari uzten dioguna.

Haur hizkeran saiatzen gara argi ahoskatzen, tonu ozena erabiltzen, esaldiak asko sinplifikatzen eta gertuko hiztegi errazean zentratzen. Hitzei hots eta bukaera bereziak ematen dizkiegu eta, askotan, helduok erabiltzen ditugun guztiz bestelako hitz multzoak ere erabiltzen ditugu ume txikiekin. Euskarak badu haur hizkera aberatsa ohiko ekintzak, animaliak, elikagaiak edo gorputz atalak izendatzeko.

Xaldun Kortin argitalpenean eskura daukazue haur hizkeraren bilduma erabilgarria:

Xaldun Kortin

Ume txikiak (0-6 urte) dituzten familientzako jolas eta kanta bilduma ezin aproposagoa: lokartzeko eta zotz egiteko, eskuekin eta behatzekin jolasteko, mina arintzeko…


Letra-zopa: gorputz atalak haur hizkeran

Haur hiztegia praktikan jartzen ikas dezazuen, letra-zopa jokoa proposatzen dizuegu. Saiatu zerrenda honetako gorputz atalen BALIOKIDEAK* aurkitzen:

Ahoa
Alua
Barrabilak
Bularra
Eskuak
Hortzak
Ipurdia
Sabela
Zakila
Zilborra

* Gorputz atalaren haur hiztegiko baliokidea ez baduzu topatzen, azpian erantzunak.

Sakatu hemen letra-zopako gorputz atalen baliokideak ikusteko:

Ahoa = Muttur
Alua = Pottotta
Barrabilak = Pottokoak
Bularra = Ttittiak
Eskuak = Atxaparrak
Hortzak = Kikak
Ipurdia = Popa
Sabela = Xorro
Zakila = Pittilina
Zilborra = Ttirrin