ARG: Pixabay / David Mark
Kanpoan

“Ta ezer ez da berdin”: zuzeneko emanaldiak

Argiak apaltzen hasi dira, besaulkian goxo eta epel bilduta, haurra eta gurasoa, soinu bat antzeztokiaren albo batetik, kirrinka bat ohol gainean, eta ondoan dugun txikia urduri, begiak biribil zer gertatuko zain… ikuskizuna hasi besterik ez da egin.

Nork ez du sentitu zirrara hori etxekoen edo lagunen konpainian eta antzokiko iluntasunaren babesean? Ez, ezer ez da berdin zuzenekoan. Izan ere, kulturak, hizkuntzak eta emozioak bat egiten duten unea da, askotan, emanaldia. Haurtzaroan eta nerabezaroan bereziki garrantzitsua da bizipen zirraragarriak euskaraz izatea, hizkuntza hau erabiltzeko motibazio iturri eta akuilu bilakatuko diren oroitzapen ederrak.

Abesti baten letrarekin hasi gara eta beste batekin jarraituko: ez dira betiko garai onenak zuzeneko emanaldietarako. Aukerak murriztu dira eta baldintzak kaskartu. Urritu bai, baina ez desagertu, aukera den lekuan hautua behar, gurasoen hautua seme-alabek emozioak pilatzen jarraitzeko. Horren beharrezko beti, eta are beharrezkoago orain ere.

Hautuaren abiapuntu dugu aukera, bai, nora jo, beraz, aukera bila? Bada, hasteko, ERAren Agendan foru zubian handik hona eta hemendik hara ibiltzeko motibo ugari bildu ditugu: antzerki, musikal, ipuin, pailazo… Eta, horretaz gain, Nafarroako Gobernuak Euskararen Nazioarteko Egunari begira antzerki ziklo zabala eskainiko du tokiko erakundeen laguntzarekin. Iparretik hegora, sortaldetik sartaldera, antzokira sartu besterik ez du ikusleak:

 

CC BY-SA 4.0