Aurtengo uda ate joka daukagu. Iristear dira urteko oporrik desiratuenak, haurtzaroan gehien gozatzen ditugunak. Ikasturtea amaitu berritan patxadaz hartzen dugun urtaroa da uda, urtean zehar pilatutako nekeari atsedena emateko baliatzen duguna.
Oporraldi luze horretan, ordea, familia eta eremu batzuetan euskaraz aritzeko aukerak murriztu edo desagertu egingo dira. Horregatik, komeni da haurrek euskararekin duten harremana ez galtzea, esaterako aisialdi jardueretan izena emanez; horrela, bizipen eta oroitzapen atseginekin lotuko dute euskara eta ez, soilik, eskolako lanekin.
Jarduera horietan euskaraz aritzen badira, hizkuntza lagunartean eta jolasean praktikatu eta berenganatuko dute umeek. Horrek, eskolan lantzen ez duten erregistro batean hizkuntza barneratzeko bidea zabalduko die, hizkera kolokialean trebatzeko bidea, hain zuzen ere.
Eta horretarako aukera ezin hobea eskaintzen dute euskarazko udalekuek eta hiri-kanpaldiek, besteak beste. Izan ere, proposatzen dituzten jarduerak umeen gustukoak izaten dira, ekintza ludikoak, orokorrean, eta batez ere emozioekin lotura zuzena dutenak. Gainera, baliabide ugari eskaintzen dituzte hainbat trebetasun garatu ahal izateko: autonomia, sormena, besteekin elkarlana, autoestima eta taldean aritzeko gaitasuna, adibidez.
Bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz aurtengo udarako aisialdi-eskaintza ere egokitu egin behar izan da, osasun-agintariek ezarritako neurri eta baldintza guztiak, zorrotz, betetzeko asmoz: garbitasun protokoloa, segurtasun tarteak, gehienezko parte-hartzaile kopurua eta ekintzen garapenerako protokoloak.
Honakoa da, beraz, 2020. urteko udarako eskaintza:
Hiri-kanpaldien eskaintza:
Berriozar (4-12 urte):
•Izena emateko epea: ekainak 4-12. 948 301 656
cultura@berriozar.es
Bortziriak (3-12urte):
•Argibideak: Euskara zerbitzua: 948 634125
euskara@bortziriak.eus
Uharte (4-11 urte):
•Argibideak: Euskara zerbitzua: 948 331053
euskarazerbitzua@uharte.eus
Lizarra (2-12 urte):
•Argibideak: educacion@mugitu.net
Euskarazko udalekuak:
Bertiz Kultur Zerbitzuak ( BKZ): 948 592 322 / 659 081 431
info@navarraaventura.com / www.navarraaventura.com
Irrisarri Land: Basajaun udalekuak euskaraz: 948 928 922 / 620 379 642
udalekuak@irrisarriland.es / www.irrisarriland.eu/udalekuak
Basabere Baserri eskola: 677 157 605
info@basabere.com / www.basabere.com
Baratze baserri eskola: 946 255 606
baratze@baratze.com / www.baratze.com/eu/
Ausartu Kultur Elkartea: Hatsartu udalekuak
ausartukulturelkartea@gmail.com /@ausartuKulturElkartea
Mugitu abentura: 602 539 621
campamentos@mugitu.net / www.mugitu.net
Sastarrain Baserri eskola: 943 148 239
sastarrain@sastarrain.com / www.sastarrain.com
Txiribuelta Elkartea: Harritxuloko udalekuak: 636 99 46 88
udalekuakarritxulo@gmail.com / www.txiribuelta.org
CC BY-SA 4.0