ETXEAN

Udan ere ohitura onak transmitituz

Udan, eta zauden tokian zaudela ere, euskarari lekua egin diezaiokezu. Igerilekuan, hondartzan, mendian, edo etxean… noranahi eraman dezakezu zurekin, nahi duzun euskarrian gainera: izan daiteke liburu bat, aldizkaria, musika, … Edozein aukeratuta ere, guztiak, bidelagun bikainak dira. Eguzkipean orduak erraz pasatzen dira irakurriz eta abestiak entzunez.

Nahi adina aukera dago egiten duzun hori euskaraz egiteko. Kontua ekitea baita. Egitea. Lorea Agirrek 2015eko Korrikako mezuan esan zuen bezala. Egiten dena ze hizkuntzatan egiten den esanguratsua izanen da, gurasoak askotan eredugarri baitira seme-alabentzat.

Ohitura onak urrats txikiekin transmititu daitezke: heldu bat irakurtzen ikusteak, esaterako, gauza bera egitera bultzatuko du haurra, eta seguru aski modu naturalean eginen du.  

Euskarazko kultura

Kultura euskaraz kontsumitzeko hautua egiten duenak hainbat arrazoiengatik eginen du. Batzuk bere harreman-hizkuntza hori delako hautatuko dute, gertukoa eta bere egunerokoa dutelako. Dena delako arrazoia izanda ere, sekulako plazera da norberaren hizkuntza propioan literaturaz, antzerkiaz edo musikaz gozatzea. Modu berean, nahiz eta beste neurri bateko poza izanen duen, bere burua asetzea lortuko du euskara ikasten ari denak ere, hizkuntza praktikatuko duelako baita atsedenerako momentuetan ere, horretarako behar den patxada hartuz.

Udako egunak oso aproposak dira gustuko dugun jardueraz gozatzeko, esaterako literaturaz. Kasu batzuetan ahalegin berezia egiten da erabiltzaileak erakartzeko, hainbat zerbitzu ohiko lekuetatik kanpora atereaz, adibidez “udako liburutegiak”. Irakurketak udan izaten duen arrakasta ikusita, hainbat igerilekuk eskaintza udatiar horren aldeko apustua egiten baitute. Modu honetan liburuak, eguneroko prentsa edo aldizkariak irakurleen eskura jartzen dituzte, ordutegi zabal batekin, haurrak zein helduak ez-ohiko liburutegira erakarriz.

Liburuak, aldizkariak, komikiak, musika… edozein aukeratuta ere, egindako hautuak euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzen lagunduko du.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat