ARG: pixabay/sarahbernier3140
Udan euskara
BALIABIDEAKETXEAN

Udan euskara

Oporrak ez daitezela euskaratik deskonekatzeko izan

Gurasoek badakite zeinen garrantzitsua den udan euskara praktikatzea, oporretan ere haurrek euskaraz hitz egitea. Horregatik, kosta ahala kosta, seme-alabek euskaraz ongi pasatzeko aukerak bilatzen dituzte. Azken batean, argi dute nonahi egonda ere, hondartzan nola mendian, euskarak toki nabarmena izan dezakeela. Herrian edo etxean askoz errazagoa izaten da sarri, lagunekin edo senideekin euskaraz mintzatzeko aukera dutenean, batez ere. Baina, kanpoan ere uste baino errazagoa izan daiteke, euskara noranahi eraman baitezakezu: musika, jokoak, appak, komikiak, ipuinak… Edozein aukeratuta ere, guztiak bidelagun bikainak dira.

Banakako zaletasunak diruditen arren, horietako batzuk bikoteka edo familian ere aritzeko apropos-aproposak dira, hala nola, album ilustratuak binaka irakurtzea, mahai-jokotan aritzea, bidaiarako musikaz denon artean gozatzea, tabletean ipuin interaktiboak ikus-entzutea… Eta, bestela ere, nor berearekin dabilenean gurasoak eredugarri izan daitezke. Izan ere, aita edo ama euskaraz irakurtzen ari dela ikusteak hizkuntzarekiko atxikimendua errotzen laguntzen die.

Kontua da baliabideak eskura edukitzea eta materialen hautaketa erraz egin ahal izatea. ERAn, horri begira, atal berezia dago eta online izatearen abantaila guztiak biltzen ditu.

Azken batean, euskararen aldeko hautua egin denean, haurrei hautu hori bizitzako eremu eta une guzietarako izan daitekeela erakutsi nahi zaienean, oporrak garai bereziki garrantzitsua direla aitortu behar da. Nork ez ditu oporrak maite? Hor sortzen dira bizipen politenetakoak, atzera begira egin eta irriño bat agertarazten dizuten horietakoak. Hortaz, euskara hor nabarmen presente egoteak asko lagundu dezake hizkuntzarekiko atxikimenduan, eta horren ondorioz ere, erabileran.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat