BALIABIDEAK

Urte berri, asmo berri!

URTE BERRI ON!
Joan da urtea, eta berriarekin batera iritsi dira asmo berriak: kirola egitea, erretzeari uztea, jarduera ezberdinetan izena ematea… eta ZUK , irakurle, ze asmo duzu urte berrirako? ERAra etorriz, zer nahi zenuke 2024an ERAk zuri eskaintzea? Burutan baldin baduzu ERAk lantzea nahiko zenukeen gairen bat,  egin proposamena, lasai asko, honako helbidera mezua bidalita:  info@eranafarroa.eus

Eta bien bitartean, 2024a estreinatu berri honetan, ERAtik gonbidapen zehatz bat egun hauetarako: FAMILIAN ELKARREKIN DENBORA PASATZEA. Hori ere izan daiteke urte berrirako asmoa, ederra gainera! Gaurtik bertatik has zaitezkete praktikan jartzen. Izan ere, oraindik familia asko Gabonetako oporretan egonen zarete. Haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Hona hemen aho-korapilo bat jolasten hasteko:

Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!

 

Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta kantak bezalaxe, oso egokiak dira haurrentzat arreta jartzen eta burua lantzen ikasten dutelako.

Aipatutakoaz gain, beste hainbat funtzio ere badituzte: azkartasuna hartzen da irakurtzerakoan, hiztegia aberasten laguntzen dute, hitz egiterakoan erraztasuna lortzen da,  mihia askatzeko balio dute… Honekin batera, ez da ahaztu behar, onura hauek denak jolasten ari diren bitartean lortzen dituztela, eta jakina da, oharkabean barneratutako gaitasunak errazagoa ikasten direla.

Jolasa da haurrek mundua deskubritzeko duten bidea. Bide horretan hizkuntzan ere eragiten da, hitzak ikasiz eta hizketan trebatuz. Eta hizkuntzaren garapen horretan laguntzeko dira aproposak aho-korapiloak, hitz-jokoak, zotz egiteko formulak edota asmakizunak.

Marigorringo
txurigorringo,
bihar eguzki
ala
euri egingo?

Saiatuz ikasten denez, hona hemen trebatzeko sorta bat:  aho-korapiloak

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat