Zortzigarren astea. Errimaren ahalmena
“Ikerketa askok erakutsi dute musikak eragin zuzena duela garunean eta organismoan. Emozio eragile izateaz gain, erantzun fisikoa ere sortzen du. Baina neuro-zientzialariek poesiari ere jarri diote arreta eta ondorioztatu dute errima eta hizkera erritmikoa duten adierazpenek ere, hala nola poema klasikoek, bertsoek edo haur poemek erreakzio fisikoa eragiten dutela entzulean. Testu hutsak ez du hitz errimatu eta hizkera erritmikoak duen ahalmena. Alegia, hitzak eta doinua batzen dituelako da hain ahaltsua poesia.” (Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea, Berrian)
Euskarazko poesiak eskaintza zabala ematen digu neuro-zientziak erakutsitako bidetik ume txikien garuna eta organismoa aktibatzeko.
Buruz ikasi eta haurrari errezitatu bere eskutxoekin txalo egiten duzuen bitartean:
Matxingorringo,
matxingorringo,
gaur eguzki ta
bihar euri egingo
(Etxaniz, Haur Floklorearen bilduma)
Saguxar Zahar
Saguxar Zahar
argia eraman
eta iluna ekar
(Añorga, Jiran-Biran)
Belarrietan bi ilargi
begietan izar bi.
Zure aurpegiak
gau oskarbian
zerua dirudi.
(Ormazabal, Bihotza zubi)
Kanta ezan, txori:
Betor nigana
zorion haize hori.
(Igerabide, Botoi bat bezala)

