Kanpoan

Oporretan gozatu euskaraz

Oporrak eguneroko jarduerak eta erritmoa eten, eta atseden hartzeko garaia dira. Horri esker, normalean aisialdian egiten ditugun gauzak egiteko denbora gehiago izaten dugu: familiakoekin eta lagunekin egon, jolastu, irakurri, filmak ikusi, bidaiatu…

Komeni da gozameneko momentu horietan ere euskarari tartea eskaintzea, eta hain gustukoak dituzten jarduera horiek euskaraz egiteko aukera ematea. Alegia, ez dezatela euskara eskolarekin bakarrik lotu.

Egia da opor garaian, eskolarik ez denean, zenbait familiatan eta ingurunetan gutxitu edo desagertu egiten dela euskaraz aritzeko aukera. Kasu horietan are gehiago komeni da haur eta gaztetxoei euskaraz izanen diren jarduerak eskaintzea, etxe barruan nahiz etxetik kanpo, euskara gozamenarekin eta bizipen positiboekin lotzeko aukera izan dezaten.

Gaur egun hainbat baliabide topatuko dituzu opor garaian euskarari lekutxoa egiteko, bai aisialdian euskaraz aritzeko bidea emanen dietenak, baita etxe barruan familia guztiari ere euskara erabiltzeko aukera emanen dizuetenak. Jarraian horietako batzuk:

  • Jolastu seme-alabekin euskaraz: Jolastu, ipuinak irakurri, abestu… Interneten baliabide asko daude.
  • Udalekuak, hiri udalekuak, kirolak eta jarduerak euskaraz: Bizipen positibo asko izaten dira eta hizkuntza harreman asko sortu eta finkatzen dira. Eskaintza zabala da.
  • Ikusi euskarazko ekitaldiak (antzerkiak, musika, ipuin-kontalariak…): Ikusi agenda.
  • Oparitu euskara: jostailuak, liburuak, musika… Ikusi euskarazko produktuen katalogoa.
  • Marrazki bizidunak eta filmak euskaraz: Lotura interesgarriak hemen.