mugikorra era nafarroa
BALIABIDEAK

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Haurrak gero eta goizago hasten dira tabletak eta telefono mugikorrak erabiltzen. Tresna teknologiko horiek telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte, hein handi batean, eta gero eta gehiago erabiltzen dira entretenimendurako.

Zorionez, badaude hamaika aplikazio, haurrak entretenitzen diren bitartean, hezi eta irakastea helburu dutenak. Eta euskaraz ere badaude asko eta mota askotarikoak. Euskarazko ipuinak entzun, margotu eta jolasteko aukera franko dago. Eskaini haurrei euskarazko aplikazioak, euskaraz gozatu dezaten!

Euskarazko haur aplikazioen zerrendak.

Hona hemen aplikazio horietako batzuk, adibide gisa:

1. Euskarazko haur literaturaren klasikoetan oinarritutako jokoak: “Klis klasikoak”

1.1. “Txan fantasma” Mariasun Landak idatzi eta Jon Zabaletak ilustratua. Galtzagorrik sortutako aplikazio honetan hainbat joko daude: maskota birtual bat, kantuak, puzzleak, jolas herrikoiak (esku-jolasak, gordeketan…), ipuineko pasarteekin lotutako asmakizunak, ohiko joko digitalen egokitzapenak, sormena eta ahozkotasuna lantzeko jokoak… Komeni da aurretik liburua ezagutzea.

Adina: 8-12 urtetxan eta batbirulau liburuen azalak
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone

1.2. “Maria Goikoak batbirulau!” Anjel Lertxundik idatzi eta Antton Olariagak ilustratua. Liburu horretan oinarrituta, Galtzagorriren aplikazioak puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak eta bestelako hainbat joko proposatzen ditu. Komeni da aurretik liburua ezagutzea.

Adina: 4-8 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone

2. “Ipuintxoak” ipuin eta jokoak.galtzagorri ipuinaren hasierako orria
Euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako ipuin eta joko interaktiboak. Ipuinek entzuteko nahiz irakurtzeko aukera ematen dute. Jokoen artean hainbat proposamen daude: marrazteko jarduerak, bikoteak egiteko jokoak, puntuak lotzekoak, siluetak asmatzekoak…

Adina: 6 urtetik aurrera
Prezioa: doan
Plataforma: Android

3. “Jolastokijolastoki aplikazioaren lehen orria

36 joko erraz, intuizioa eta sormena garatzen laguntzen dutenak. Lau kategoriatan sailkatuta daude: liburutegia, urmaela, parkea eta merkatua. Hiru zailtasun mailatan joka daiteke.

Adina: 6-8 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android

4. “Zer da zer”

Pertsonaiak, animaliak, tokiak eta bestelako irudi sekretuak galderen bidez asmatzeko joko klasikoa. Zailtasun mailaren zerdazer jokoaren hasierako orriaarabera eta kategoriaren araberako sailkapenak eskaintzen ditu.

Adina: 10 urtetik aurrera
Prezioa: doan (pro bertsioa 1,99 euroan)
Plataforma: Android / iPhone

5. “Auskalo lite”

Taldeka aritzeko galdera-jokoa. Galderak hezitzaileek prestatuak dira, honako gai hauen inguruan: euskara, matematika eta informatika, musika, kirola, zinema auskalo jokoaren hasierako orriaeta telebista, ingurumena eta gizartea.

Adina: 8 urtetik aurrera
Preziao: doan (pro bertsioa 1,99 euroan)
Plataforma: Android / iPhone

“Maria Goikoak batbirulau!” aplikazioaren inguruko azalpen-bideoa:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat