Helduen txikitako oroitzapenik ederrenak, ziur aski, udan kokatuta daude; hiru hileko oporraldi amaigabea, igerilekuko, errekako edo hondartzako momentu ahaztezinak, herriko festak, iratzargailurik gabeko loaldiak… Garaiak aldatu diren arren, udak haurren urtarorik kuttunena izaten jarraitzen du.
Ikasturtea bukatuta, umeak nekatuta egoten dira eta atseden hartzeko garaia da, familiarekin eta lagunekin gozatzeko, gustuko gauzak irakurtzeko edo musika entzuteko garaia.
Udalekuetan umeek primeran pasatzen dute, baina ez dira aukera bakarra. Horiez gain, badira, esaterako, udaleku irekiak edo hiri kanpaldiak. Goizeko ordutegia izan ohi dute. Beraz, egun berean hainbat plan egitea ahalbidetzen dute. Gainera, gurasoei mesede handia egiten diete, lana eta familia bateragarria egiteko laguntza eskaintzen dutelako. Nolanahi ere, onurarik handiena umeek izaten dute: euskara modu ludikoan praktikatzen dute lagunartean eta kalean, lagun berriak egiten dituzte, eta hainbat gaitasun hartu edo indartzen dira, adibidez, autonomia, sormena, enpatia, auto-estimua…
Horri guztiari begira, Nafarroako hainbat udalerri eta eskualdetan antolatzen dira euskarazko udaleku irekiak. Hauxe da 2019ko udako eskaintza:
HERRIA | ADINA | DATAK | IZEN-EMATEA |
Altsasu | 3-12 | Aisiz Blai *ekainak 21-28 |
maiatzak 20-24 012 / www.altsasu.net |
Altsasu | 4-12 | Aisiz Blai Uda *uztailak 1-30 *abuztuak 1-30 |
maiatzak 20-24 012 / www.altsasu.net |
Baztan | 3-12 | *abuztuak 5-30 | maiatzak 27-31 https://forms.gle/3rkSRPKt3EdrJ6wo8 619 166 138 (10:00-13:00) |
Berriobeiti | 4-12 | *uztailak 15-26 *uztailak 29-abuzt. 9 *abuztuak 12-23 |
Izena emateko epealdi arrunta itxita. Soberan diren plazak maiatzaren 30etik aurrera. |
Berriozar | 4-12 | *ekainak 24-29 eta uztailak 1-5 | maiatzak 20-27 www.dindaia.eus / 650758454 |
Berriozar |
4-12 |
*abuztuak 5-23 |
maiatzak 9-15 Leku libreak eskatzeko: 948301656 |
Berriozar | 6-12 |
*ekainak 24-28 *uztailak 15-19 eta 22-26 |
ekainak 10-14 info@berrikilan.es 948301719 |
Bortziriak | 3-12 |
*uztailak 1-26 Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi |
maiatzak 20-31 www.bortziriak.eus 680 650 650 / 948 634 125 |
Bortziriak | 3-12 |
*uztailak 15-abuzt. 9 Lesaka |
maiatzak 20-31 www.bortziriak.eus 680 650 650 / 948 634 125 |
Burlata |
3-12 |
*uztailak 15-abuzt.30 |
maiatzak 9-24 012 |
Doneztebe |
3-9 |
*uztailak 3-irailak 5 |
apirilaren 29tik aurrera 948 450 017 / alkatetza@doneztebe.eus |
Gares |
6-12 |
*ekainak 24-28 |
ekainak 3-14 Udaletxean |
Larraun-Lekunberri |
8-12 |
*uztailak 8-abuzt. 23 |
948604545 / kirolmank@gmail.com |
Leitza | 3-12 | *uztailak 1- 26 | maiatzak 24-31 012 / 948 012 012 |
Esteribar-Zubiri |
4-12 |
*abuztuak 26-30 |
maiatzak 6-20 Esteribarko Kiroldegian (garraio zerbitzua) |
Olazti |
5-12 |
*ekainak 24-uztail.18 |
apirilak 1-12 012 / 948 012 012 |
Zizur Nagusia |
3-12 |
*ekainak 24-abuzt.30 |
maiatzak 22-ekainak 12 948 012 012 |