© ERA
playmobil panpinak eta euskal abizenen letrak
ETXEAN

Abizenetan ere euskarari eman euskararena dena

Gure abizenak, edo deiturak,  aurrekoek emandakoak dira, eta gero guk  ondorengoei ematen dizkiegu. Formaz eta itxuraz askotarikoak izan ohi dira, jakina, abizenen jatorriak ere askotarikoak direlako. Eta horietako asko, bistan denez, euskal jatorrikoak edo euskarazkoak dira, zenbaitetan erdararen grafiaz janzten baditugu ere.

Izan ere, oso ohikoa da, hainbat arrazoi direla medio, euskarazko abizenak erdal grafiaz idatzita ikustea nortasun agirietan, ofizialki hala erregistratuta ditugulako: Echeverria, Ochotorena, Aguirre…  Eta ondorioz, halaxe dituzte gure seme-alabek ere.

Euskarazko deiturek badute, ordea, beren grafia propioa, eta euskaraz idazteko modu zuzena, eta hizkuntza duintzeko eta zaintzeko beste modu bat da alderdi horri ere begiratzea. Euskaltzaindiaren web gunean kontsultatu daiteke grafia zuzen hori zein den.

Abizenak ofizialki euskal grafiaz jartzea, gainera, erraza da: norbera erroldatuta dagoen udalerriko erregistro zibilera joan behar da, erroldatze-ziurtagiria, jaiotze-agiria eta NANarekin, eta bertatik eginen dute tramitazioa, erraz eta arin.

Urrats hori emateko deia eta gonbidapena aspaldikoa da, horren lekuko da hainbat udalerritan egindako APELLIDUAK ABIZENDU kanpaina, esate baterako. Merezi duen zerbait da, guretzat nahiz gure seme-alabentzat, euskarari ikusgarritasun handixeagoa emateko batetik, eta hizkuntza edozein dela ere logikoa eta egokia den urrats bat egiteko bestetik.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat