ARG: FREEPIK
BALIABIDEAKKANPOAN

Aurten berriz udalekuetara!

Zeinen ongi pasatu nuen iaz udalekuetan. Herri ezberdinetatik etorritako lagun asko egin nituen, eta denetarik egin genuen: tirolinak, zaldi gainean ibiltzen ikasi genuen, ur-jokoak, piragua, sukaldaritza, mendi bizikleta, surfa… guztiak gustatu zitzaizkidan, eta dena euskaraz!

Gogo handia dut berriro ere gurasorik gabe egoteko, lagunekin, gaubelan, abesten, kontu kontari… 

Aurten, ordea, zalantza dut: iaz bezala hainbat jarduera eskaintzen duten udalekuetan izena eman edo gai zehatz bat lantzen duten horietara  joan. Izan ere, Amaiak kontatu dit gitarra ikasteko batean  izan zela, eta Anerrek dantza ezberdinak irakasten dituzten udalekuak probatu zituen. Gitarra jotzeaz eta dantzatzeaz gain, beste ekintza batzuk ere egiten zituzten noski! Gainera, azken egunean eta guztion aurrean, erakustaldi bat eman zuten, kontzertu batean bezala!

Hori bai, erabakia laster hartu beharko dut, udalekuetan izena emateko epeak irekita daude eta. Hemendik atera ditzaket euskarazko udalekuei buruzko datu guztiak: nora joan naitekeen, zein datatan, zein adinekoekin osatzen diren txandak, zein diren epeak… zerrenda bat eginen dut nire nire gustuko aukerekin.

Ba al dakizue Edurne Azkarate ere, Irati filmeko aktorea,  txikitan euskarazko udalekuetan ibilia dela?. Oroitzapen bikainak ditu, eta bereziki azpimarratzen du zein garrantzitsuak izan ziren udalekuak euskaraz gustura aritzeko. Sakatu bideoan.

CC BY-SA 4.0