ARG.: Aline Dassel-Pixabay
emakume zaharra argazki album bati begira
ETXEAN

Biografia linguistikoak

Badira familia-ospakizun guztietan behin eta berriro kontatzen diren istorio eta pasadizoak, familia guztiek baitaukate beren historia, handiek txikiei errepikatzen dietena, gal ez dadin. Kontaketak berak badu indar berezia, minak errazago askatzen baitira hitzetan jarrita eta pozak poz handiagoak baitira partekatuak badira.

Familien hizkuntzek ere familien historia kontatzen dute: zenbat hizkuntza ikasi genituen txikitan? Eta eskolan, zer hizkuntzatan ikasi genuen? Zergatik joan ginen gau-eskolara? Zergatik amatxik-aitatxik ez zieten beren hizkuntza irakatsi seme-alabei? Nola moldatu zen izeba lehengusuei euskara txititatik emateko, hezi ziren herrian inor gutxik egiten zuen garaian? Izan ere, pertsona  orok dauka bere historia linguistikoa. Kontakizun batzuek erreka lasai baten antza dute; beste batzuek, ordea, adar eta jauzi askok sortutako ibai gorabeheratsuak dirudite. Batera ala bestera denak dira baliotsuak, denak dira kontatzekoak.

Gero eta ugariagoak dira leku ezberdinetako pertsonen arteko harremanak eta gero eta gehiago dira leku batean jaio eta beste batera bizitzera mugitzen direnak. Horregatik, gero eta biografia linguistiko aberatsagoak sortzen ari dira gure inguruan.

Euskararen berreskurapen prozesuak lagundu du euskararen galera atzean uzten eta gero eta gehiago dira euskararen irabazia kontatzen duten biografia linguistikoak. Edonola ere, oraingo belaunaldiek merezi dute galera eta irabazien kontakizuna entzutea, familiakoena eta beste pertsona batzuena, oraingo hiztunen egoera ezberdinak hobeki ulertzeko. Eta edozein dela gure historia, pozik esan ahal izateko

“Zer diosta bizitzak
hizkuntzaren gaian?
Hementxe nabilela
normal bizi nahian
ez jaio arren oso epoka lasaian
suerte bat izan dut
nik nire garaian:
gonbidatu nautela
euskararen jaian” (J. Sarasua)

Edu Zelaietak modu ederrean idatzi zuen bere historia linguistikoa “Autobiografia” poeman. Ariketa polita izan daiteke seme-alabekin batera haiena edo, aiton-amonei galdetuta, familiarena idaztea.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat