ARG: Unsplash/LeoRivas
BALIABIDEAKETXEAN

Burbuilatxoaren baitan…

Gabonak gainean izaki, egun hauei opor usaina darie. Aurten, gainera, egun are bereziagoak izanen dira, ezberdinak, familia unitateek burbuila moduan antolatzeko eta aritzeko eskatu baitigute. Hortaz, itxura denez, gurasoek seme-alabekin ordu gehiago emateko aukera izanen dugu.

Beste familiarteko eta lagunekin elkartzeko aukerak murrizturik, geure burbuilatxoari etekina ateratzeko garai aproposa izan liteke. Aukera ederra seme-alabekin gozatzeko eta eguneroko zurrunbiloan egin ezin ditugun hamaika ideia praktikara eramateko.

Esaterako, etxean euskara gehiago erabiltzeko helburuarekin lotuta, familia osoak bere gain hartzeko moduko hiru erronkatxo proposatzen dizkizuegu:

1. Hartu euskara bera jolasgai.

Hizkuntza jolasa da. Haurrak, hizkuntza bereganatzeko prozesuan, etengabe ari dira harekin jolasean, sormen betean. Eta etxeko helduok horretan laguntzen ahal diegu. Beste hizkuntzetan erabili ohi diren hainbat hitz joko euskaraz ere baliagarri zaizkigu: urkatuarena, kateatutako hitzak…, edota ikusi-makusi klasikoa. Eta horiez gain  asmakizunak, aho korapiloak, esaera zaharrak, zotz egiteko formulak, esku jolasak… Errazagoak edo zailagoak, etxeko guztiok ikasi eta erabiltzeko modukoak! Nor ez da ausartuko?

 

 

2. Areagotu euskarazko kultur kontsumoa etxean.

Ehundaka dira euskarazko filmak, marrazki bizidunak, kantuak, app-ak eta jostailuak; horietako asko sarean aurki daitezke, doan. Oso ohitura ona da halakoak familiartean ikustea, entzutea eta erabiltzea. Etxeko goxoan eta negu beteko arratsaldeetan erraz betetzeko moduko erronkatxoa, ezta? 

 

 

 

 

3. Oparitu euskara.

Opariak egin nahiz eskatzeko garaian murgildurik gaude. Zuen zerrendak osatzean euskarak bere tokia izan dezan proposatzen dizuegu. Merkatuan euskaraz eskaintzen diren joko eta jostailuak, ipuin eta liburuak, musika, DVDak, aldizkariak… erraz topatuko dituzue euskarazko produktuen katalogoan. Beraz, zerrenda prest duzuenean, eman begiratu bat eta ziurtatu euskarak toki duin bat izanen duela zuen oparietan! 

 

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat