ARG: ERA
Irakurketara bultzateko aukera aproposa Durangoko Azoka
KANPOAN

Durangoko Azoka: euskal kulturaren hartu-emanerako espazioa

Liburuak, ipuinak, albumak… apaletatik hartzea eta irakurzaletzea izaten da guraso askoren nahia. Izan ere, irakurketaren bitartez haurren hizkuntza garapena, kritikotasuna, hausnarketarako gaitasuna eta garapen emozional eta intelektuala sustatzen dira. Baina gaztetxoak, batzuetan, ez dira liburuetara gogoz gerturatzen. Derrigortasunaren ideia alboratu eta garrantzitsua da irakurketa jolasa, plazera eta sormenarekin  erlazionatzea.

Behin eta berriro errepikatzen dugun ideia hau errealitatean gauzatzea konplikatua izan daiteke, baina badira horretan lagundu gaitzaketen ekimen sortzaileak eta baliabideak. Eta horietako bat, zalantzarik gabe, Durangoko Azoka da. Etxeko gaztetxoak motibatzeko plaza bikaina da Durango, entretenimenduaren eta gozamenaren bidez euskal kulturarekiko harremanak estutzeko leku paregabea.

Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Landako gunean eginen  da 2024ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Aurtengo edizioaren leloak nabarmentzen duen bezala, “Hartzea ematea da”, kultura jasotzea gizarteari bueltan emateko bide bat da. 

Gaurkoan, bide hau familiartean egiteko proposamena egin nahi dizuegu. Izan ere, Durangoko Azokak, euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenak, publiko guztientzako jarduerak eskaintzen ditu: haurrentzako Saguganbara gunea, tailerrak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, etab.

933 nobedaderekin eta lau egunetan zehar egingo diren 200 ekitaldiko eskaintza zabalari esker, haur eta gazteei euskal kulturaren ateak parez pare irekitzen dizkie azokak. Horrela, familia osoak euskarazko kulturarekin gozatzeko aukera izango du, opor egunetan, eta giro goxo eta hurbilean. 

Aurtengo leloak transmisioari buruzko gogoeta plazaratzen du eta subjektu aktibo bilakatzen ditu hala sortzaile nola hartzaileak. Irakurtzea idaztea da, entzutea kantatzea da, ikustea antzeztea, aditzea pentsatzea, egotea egitea da, eta Hartzea ematea DA”.

Euskarazko produktuen katalogoa

Durangoko eskaintzaren artean aukeraketa bat egitea batzuetan zaila izan daitekeenez, Olentzero eta Mari Domingiren lana erraztuko duen euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri duzue: www.katalogoa.eus

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak biltzen ditu, zortzi ataletan sailkatuta: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa.

Beraz, ez dago aitzakiarik. Eguberri hauetan, oparitu euskaraz!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat