ARG: eitb-Ene Kantak
ETXEAN

Ene Kantak telebistan

Marrazki bizidunek haurren egunerokoan toki garrantzitsua dute. Pantailaren aurrean jarri eta liluraturik gelditzen dira, geldi-geldi eta  oso erne. Askotariko eskaintza dago egun eta, egoki hautatuz gero, haurrek asko ikas dezakete. Izan ere, beraien pertsonaia kuttunekin gozatzeaz gain, pertsonaiek bizitzen dituzten esperientzietan asko ikasten dute, baita harreman sozialen funtzionamendua eta baloreak barneratu ere. Gainera, hizkuntzak erabiltzea estimulatzen dute marrazki bizidunek. Hortaz, euskarara etorrita, balio erantsia handia da, haurrek eskolan zein etxean ikasitakoa sakondu eta osatzeaz gain, erabileran eragiteko balio baitute.

Euskarazko eskaintza emeki-emeki osatuz doa eta irailaren 2an Ene Kantak taldearen telesaioa estreinatu zen. ETB3-n, Hiru webgunean eta Hiru3 App-an ikusgai dago. Egunean bi saio daude: lehena, goizeko 8:15ean da. Bigarrena, aldiz, iluntzeko 20:30ean. Bertan abesti eta dantza-ikuskizunak emanen dituzte, eta ostiraletako saioan, eskolaz eskola egindako bideoklip grabaketaren aurkezpena.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat