ETXEANKANPOAN

Parte hartu Euskaraldian, jantzi txapa eta aldatu hizkuntza ohiturak

Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era eginen da, eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera handitzeko helburua du.

Euskaraldia hizkuntza portaeren eta ohituren inguruan gogoeta egiteko eta aldaketak eragiteko ariketa masiboa da. Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da Ahobizi edo Belarriprest gisa.

Gero eta heldu gehiagok daki edo ulertzen du euskaraz, baina askotan elkarrizketak ez dira euskaraz egiten, hainbat arrazoirengatik (ohitura falta, gaztelaniaz aritzeko erraztasun handiagoa izatea, lotsa, aurreiritziak…)

Zenbait ohitura ez dira egun batetik bestera aldatzen, baina haizea alde baldin badago eta aldaketa modu kolektiboan planteatzen baldin bada, ohitura horietan eragitea errazagoa da, hiztunak euskarara erakarriz.

Gurasoek dituzten hizkuntza portaerek eragin zuzena dute seme-alabengan. Ama-aitek euskararen aldeko jarrerak adierazten baldin badituzte, seme-alabei modu positiboan eraginen diete; izan ere, euskararen aldeko motibazioa handitzen zaie eta haien erabilera pizteko akuilu izan daitezke.

Parte hartu Euskaraldian, txapa jantzi eta modu eredugarrian jokatu.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat