ARG: Pixabay
BALIABIDEAKESKOLAN

ERA eskola: lehen edizioko hitzaldiak ikusgai

ERA Eskolen lehen edizioak gurasoei aholku eta proposamen ugari utzi zizkien zuzenean eman ziren sei hitzaldietan: nola kudeatu euskara eta hizkuntzak familian;  seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua; edo baliabide teknologikoak ezagutzea, nola euskaratu eta segurtasunez erabiltzeko aholkuak izan ziren landu ziren alorretako batzuk. Horren interesgarri eta mamitsuak diren horrenbeste proposamen egin zituzten hizlariek non litekeena den hitzaldiak berrikusteko interesa izatea. Hortaz, hitzaldiak osorik, editatu gabe, ikusgai utzi ditugu ERAren youtube kanalean eta artikulu honetatik bertatik dituzue guztiak ikusgai.

 

Julen Linazasoro, azaroaren 25eko bi hitzaldiak: bideoaren hasieran “Euskara, sareko baliabideak, Google tresnak eta zibersegurtasuna” (euskaraz) eta bigarren orduan hasita “Euskara, recursos en la red, aplicaciones de Google y ciberseguridad” (gaztelaniaz)

 

Nerea Mendizabal, azaroaren 18ko bi hitzaldiak: bideoaren hamaikagarren minutuan hasita “Seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzen” (euskaraz) eta bi ordu eta hamaikagarren minutuan hasita “Fomentar la autonomía, motivación y autoestima de las hijas e hijos” (gaztelaniaz)

 

Iñaki Eizmendi, azaroaren 16ko bi hitzaldiak: bideoaren hasieran “Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka” (euskaraz) eta bigarren orduan “Disfrutemos acompañando a nuestras hijas e hijos con el euskera y las lenguas” (gaztelaniaz)

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat